Merkatua behar dugu euskarazko telebistendako

Ba ez, localiak ez du negoziorik egin (ez dirutan, eta politikan eragiteko ez da beharrezko, antza) eta lekua utzi  du. Edorta Arana EHUko maisuri kasurik egingo badiogu: agian orain arte eduki izan dugun “tokiko”
telebista atrofiko, alegal eta sustrai gabetuan gauzak zuzendu egingo dira. Ez
dut uste bertako kanalentzako notizia txarra izango denik
.
Nik uste, Localiak lokaltasunetik izena zuela gehiago izana baino. Tokikotasuna lantzea baino bestelako motiboak egongo ziren seguruenik, eta motibook Cuatrok beteko ditu, akaso.
Dena den, itxi izana ez dakit ba merkatu faltaren adierazgarri ere ez ote den (eta Localia erosiko duenik ez dagoelako, noski)… eta arduratzen nauena itxiera honetatik horixe da, hain zuzen, merkatu falta.
Euskal Herrian ez daukagu merkaturik, baina egia da, egongo bada, tokikotasunak eragindakoa izango dela, ez katean emititzen duten kate handiek sortua.
Zelan sortu euskarazko merkatua? horixe izango da erronka hurrengo urteetan. Eta nago, euskaraz jarduten dugunondako batzean dagoela gakoa. Txikiok batzean ezinbestez, Tokikon egin dugun moduan, baina baita euskarazko handi bakarra txikiengana hurbitzean ere. Ikusteko euskaraz emititzea bera dela txiki audientziak begiratu besterik ez dago eta ezingo gara inor ibili handikeriatan.

Eta etorkizunean zer?

Ezin da sekula zehatz esan zer izango den, baina badirudi komunitateak izango direla telebistetako etorkizuna ere. Blogekin ikasi dugu zerbait eta hori telebistara aplikatzea ez dirudi aldrebesa.
Ez dakit euskarak berak komunitate bat osatuko duen, baina euskara eta tokikotauna baturik komunitateak osatuko direla dirudi. Komunitate horietan eragitea eta feedbacka lortzea izan daiteke txikion eginbeharra berandu baino lehen. Zer ikusi interesgarria ematea bai, baina baita ikus-entzulearen iritzia jasotzekoa ere, edo baita teilatupe berean ez daudenen artean komentatzekoa ere. Ez dut urrun ikusten gure herrietako alkateek hartutako erabaki baten berri telebistan jaso eta hori komentatzea Internet eta telebista lotuko dituen berrikuntza horren bidez.