Leire narbaizaren bloga irakurtzia gustoko dot. Zentzuz eta bizi idazten daben horretakua da Leire. Nik maisu-maistren soldatak artikulua idatzi eta berakin berba egitteko aukeria euki neban. Oin hau artikulu sankonau idatzi dau: Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak.
Berak diƱo: “nik lan hau maite dut, gustura nabil eguneroko borroka honetan.” eta guk zu maitte dotsugu, Leire. Maitte dotsugu ze… ze zaittugu erakusten jarraittu bihar daben jende hori guztioi bihar dau ondio euskeriak. Bihar dogu euskaldunok. Bihar dabe erdaldunek.
Berriro be irakasliak etorri jataz burura, bestelako kondiziƱuetan dagozen irakasliak. Eta, klaro, desio dot ahalik eta jende gehixenak irakurtzia zure mezua, baitta erakundietakuek be.
Bihotzez eskerrik asko, Leire. Eskerrik asko idatzixoi barru-barrutik sareratziarren.