Holaxe bai, zapatuan kuadrillan fan giñan Eibarrera eta txikiteua hasi aurretik sartu giñan lokal haundi batera (portzierto, zelako girua dagon Eibarren: han jendiak dirua herrixan gastatzen dau eta itxuria furgoneta gutxiago dago asteburua hortik zihar pasatzeko). Kiroljokoa apustu etxia Isasi kalian dago, Astelena frontoittik metro gutxira. Lokal hotza emoten zeban, baiña konturatu orduko geu berotu eta jokatu giñuazen 48 euro. Zortzi lagunek, bakoitzak seiña euro.
Posturak holan zeren euroko, hau da, euro bat bota makiñara eta Titinen alde egindda 1,45 irabazteko aukeria; Aimarren alde egindda 2,53 irabaztekua. Behin jokatuta, asko irabazteko asmotan jokatu giñuan eta azertau! 🙂
Funtzionauko daben honek inbentuonek? baiezkuan nago. Tragaperras hutsa baiño gehittuago da. Posturazalia izanda erraza da pikatzia… Hori bai, erraza ez dana da txanponjalian jokatzia (ez, hau ez da jolasa!). Gure gurasuek ez leukie asmauko zelan jokatu. Eta zelan asmauko ez daben ba frontoian jokatu bihar eta %16 emon artekarixei. Kiroljokoakuek %5 hartzen dabe. Badago aldia. Eskerrak lagun bi zerela Eibarko lokalian gu laguntzen, bestela ez dakit jakingo giñuken zein apustu egin giñuan… Atentziño horrek merezi dau ehuneko bost hori. A, hori bai, billetiak zelan tragatzen dittuan? flipantia. 🙂
Oin ez dakit zer egin bihar dogun kobratzeko… bertara fan biharko dogu eta hori ez jata bape gustau. kiroljokoa.net-ek be ez dau asko laguntzen eta webgune guztian telefonorik be ez dago iñori galdetzeko. Hau da hau! Eibarrera berriz. Ia berriz be balio daben kobratzera fateko eskusiak bueltatxo bat emoteko hango kale bizixetan. 🙂