Leku paregabea, bertan egoteko sarrera lortzeko zortea, soinuan hamar, atentzioan hamar, afari goxoa, musikariak fin, formatua polita…
Columbus Center-en egon ginen gau baten, Lincoln Center-en. Jazzaren gunetzat ere hartu daiteke lekua. Akaso, elitisteegia, baina benetan ederra. Afaltzeko sarrera hartu genuen eta ez zen erraza ze 170 lagunek lortu zezakeen bakarrik han egoteko ohorea. Ez geunden ziur zer izango zen, baina sartu-eta… Lekuak liluratua lehenengotik eta gero formatuak. Lekua ikusteko erretratu hauek. Baita Aretotik zegoen bista ikusteko ere.
Eta formatua? Elkarrizketak ziren. Baxujotzailea (ez dut izena gogoan baina famatua da…) elkarrizketa egiten Roy Hargrove tronpetistari. Galderak umore finarekin eta zortzi bat pieza elkarrizketan integratuta. Amesten dut formatu honekin. Gustura ikusiko nituzke euskal musikariak elkarrizketatuta musikarekin lagundu dezakeen batekin. Baina zeinek lagundu dezake musikan eta elkarrizketak euskaraz eta ganoraz egin?
Roy Hargrove
Hargrove Wynton Marsalis-ek egin zuen famatu edo harek deskubritu zuela esaten da, behintzat. Honen lehen diskoa Diamond in the Rough moduan ezagutzen da eta tronpetista ezaguna da benetan. Gaur egun The RH Factor taldeko liderra da Hargrove eta jazz, funk, hip-hop, soul eta gospela nahasten ditu.
Columbus Circle: Broadway 59th-rekin
Dena da karratua New Yorken, eta borobil honekin topo egitea arrarotzat ere har daiteke. Zentro komertzial luxuzkoa (oso luxuzkoa) eta guri interesatzen zitzaigun jazz aretoak, Museum of Arts & Desing, jatetxe japoniarra… Colonen estatua da gutxien gustatu zaiguna ze beste dena ikustekoa da. New Yorkerako eta New York-etik distantziak puntu honetatik neurtzen dira. CNN informazio kate entzutetsua ere bertan dago. MASA jatetxe japoniarra ere bertan da, baina guk nahiago izan genuen txukun jan eta musikaz ere gozatzea… Japoniarra hurrengo baterako. The Allen
Room jazz areto handia ere bada bertan, baina guk txikitxoan gozatu genuen. Afari zein afalondo bikaina.