Egia esan, ni ez naiz nor Munillak zein postu bete behar duen argitzeko. Kristau ikasbidean hazia eskolan zein etxean, Arrasateko viatoristekin ikasia… baina ez, ez dut nire egiten Eliza. Kanpo ikusten dut nire burua. Hori horrela, badirudi elizanteei dagokiela gotzainaren hautaketaren gaineko erabakia. Horrela litzateke Eliza ez balego militarrak bezainbesteko hierarkizatu; edo gotzaina izendatuko balitz Alemanian, Austrian edo Suitzan moduan. Ez da kasua. Madrilek izendatu du Munilla eta kito. Hain zuzen ere, Nafarroan Fernando Sebastian izendatu zuten letxe: inperatiboz, bertako Elizari kontsulta egin barik.
Izendapenaz iritzirik ez, baina bai Munillek, biek, Debagoienean (ere) izan duten jardun ilunaz. Gogora datozkit familia apurtuak, horiek merezi dute gure begirunea, eta ez zaie laguntzen Gipuzkoako Elizak “baztertu” zituztenak gotzain izendatzen.
Gure herrietako alabak barrote barrura bultzatuta (beti neskak izatea ere bada ba!): belauniko egiten dituzte ordu pila bat belaunak zisko egin arte, beste neska ezagun batek lurrean egiten du lo, harri gainean. Badaude familia bakarra komentuko harresitik barrura dutela diotenak, amari ere kasu pitorik egin barik. Oso ordu gutxi lo eginda, gosea pasatzen, karitatetik lortzen dutena bakarrik jaten… Gotzainak horrela ereingo du fedea 2010ean?
> Jose Ignacio Munilla famatua zen lehen ere. Informazio bila jo dut eta enticonfio.com webguneko Munillaren artikuluak irakurtzeak zer pentsatua sorrarazi dit. Gipuzkoa eta gipuzkoarrak hori baino aurreratuago daudelakoan nago, baita Gipuzkoako Eliza ere.
> Euskal Herrian erreportajerik ez dut ikusi… Munillak 30 elkarrizketa eman ditu 6 egunetan, baina bertako Elizakoei Katalunian egin dizkiete galderak: Txema Auzmendi,
Koldo Rodrigez, IƱazio Arregi, Joxe Agirre, Javier Vitoria… Euskal
elizanteak izendapenaz berbetan. Zeresana izan, eta esan egiten dute:
libre, ezkutatu barik.
Catalunyareligio.cat. Hemen hiru bideoak: