Zelako inkultua naizen! Begira 20 minututik gora eta ezin jakin arraiƱekin datozen edo arraiƱetara doiazen. Bai, fan doiaz. Fan egin dira.
Unaxek, 3-4 urteko umiak, jakin dau aitta badoiala. Amorruz konturatu da aittak agur egin dotsanian eta berak ezin ezta patxo bat emon be. Portuan emon dotsana gertukua zan ondio.
Emakume dezente portuan eta gizonezkuekin betetako barkua urruntzen. Aitta emozionauta begira. Mutikua negarrez blai, eutsi ezindda kontsolatu gura izan dau mutikua amak. Gu be larri, zirraria erain dosku hiruko familixiak. Lehorreko ezjakin hau begixak bustitta.