Durangoko azokak eman duenaren balorazioa jaso zuen Azoka telebistak, azokaren azken egunean:
Tag Archives: durango
Azoka telebista Durangoko Azokan
Durangoko azoka zuzenean
Azoka telebista ikusiko duzu hemen blogean Durangoko Azokak irauten duen bitartean. Goizeko 10:30ean hasi eta iluntzeko 20:00ak arte. Hau posible da EITB3, Hamaika eta Goiena telebistari esker. Elkarlanaren fruituak.
Ahotseneako streaming-a ere ematen ari dira. Ezin bi pantailak batera jarri, baina hemen helbidea: ahotsenea.net
PETTI
Atzokua ez da erreza azaltzeko. Adibide batekin saiatuko naiz: azkenengo kantuan dozena bat minututik gora jardungo zeben, hala eta be ez neban gura bersiñua akabau zeixen. Horra! amaitzia gura ez dozun kontzertu bat.
Dale eta dale baterixa-jotzaille gazte profesionala lehenengo kantutik zeukan barretxuakin; bajistia erritmuan ondo eta taldekidiekin bat egindda; gitarriari soka bat apurtu eta beste gitarra bat ondoraiño eruan arren jarraittu egin zeban azkenengo kantuko hustutzia ez apurtzeko; ahotsa eta gitarrianak ez dauka izenik, edo bai, barkatu, badauka eta maiuskuletan: PETTI.
Pentsatzen neban Etxeko uzta ezingo zala hobetu… Baiña bai, azkenengo diskua egin daben ONena da. Kantuak dare entzun eta entzun egindda aspertzen ez zazenak. Lasai eta gordin jarduten badaki, erritmo bizixan eta neurtu be bai, goiko erregistruetako amorru-ahotsetan zein behekuetan eroso, arpegio sinploi goxuetan noiz edo noiz eta mastillian gora eta behera ausardiaz askotan. Gitarrero fiña eta gibeletik kantatzen daben monstruoa. Letrak be demasak dira. Hau danau diskuan, baiña zuzenian?
Zuzenian
Zuzenian animalixa bat da Petti. Hain disko ona txiki geratzen da zuzenekuan erakusten daben indarrakin. Kantu gaztienak be hobetuta eta dana entzun nittuan, bizixago batzuk eta ahots joku diferentiekin beste batzuk. Ahots laguntzak gustatzen jataz, baiña gutxitan moduan, ahots bakarrak bete egitten nindduan kantutik kantura, apenas botatzen da faltan beste mikrorik. Zein atrebiduko da ba basajaunaren onduan?
Urteko emanaldi onena ikusi dodala badakit. Durangoko azoka guztian ez da egongo iñor ingurura be arrimauko jakonik. Ez dago bat Euskal Herrixan gitarria eta ahots nagusixa izan eta bixak hain ondo lotzen dittuanik. Haundikerixa barik, ez dago eta kitto! Eta hau holan izan arren batzuk bueltia emon ei zeben dozena bat euro karua dala-eta. Ez dot ulertzen! Kontzertu ona, aretua fenomenua, soiñua argixa eta argixa entzuteko modukua. Antzokiko lagunek oso ondo antolatutako saiua. Atzo Gogortzak etara zotsan etekiña aretoko ekipuari.
Eskerrak, bestetik, badaren disko-etxiak musikan eta musiko onetan sinisten dabenak irabazixen gaiñetik. Ez dot gura pentsatzia holakuen faltia zer litzaken.
Hamabost urte pasau daukazen Ene begiek kantuarekin amaittu zeban kontzertua Pettik. Nik gura neuke kantuko erlojuaren orratzak herdoiltzen diran letxe Plateruenakuak be herdoilduko balira, astiruago juango balitza denboria sikiera, bizitza hau bakarra delako!