Gaurko adibide bat, Goienan jaso dugun curriculum batena. Curriculuma bidali duenari baimena eskatuta hona ekartzen dut:
GOITBra bidali du curriculuma Noelia Perez-ek. Eta jasotzeaz bat hartzen den pertzepzioak ez du zerikusirik paperean jasotzen ditugun curriculumak jasotzen ditugunean izaten denarekin. Bueno, egia esateko curriculum gehienak e-postaz jasotzen dira, baina edo word dokumentu bat dute edo pdf bat, asko jota. Noelia Perezenak ez:
- Domeinu propioa du: noeliaperez.tv
- Badu Curriculuma pdf-an jeisteko aukera (seguruenik enpresa askotan bera baino atzerago ibiliko dira-eta…)
- Zelan idazten duen jakiteko artikuluak jarri ditu webgunean.
- Baita berak egindako bideoak ere, Zaragozako Expoko hau, esaterako.
- Bloga du kazetariak. Gaur egun ez da erraz ulertzen kontrakorik.
- Kontakturako atala
Bere aldeko: umila izatea ze Curriculumean jarri du “Internet: navegación y correo electrónico.” eta webgune oso bat du berak kudeatzen duena… Nabigatu baino gehitxoago…; Bere kontrako: gazteleraz oso ondo eta ingelesez egiten duela, baina ez euskaraz. Ze pena, ikasketak EHUn egin eta gero… Hasi gara jasotzen horrelako curriculumak, edo blog bat nahikoa izan daiteke lanera etorri gura duena hobeto ezagutzeko. Papera? Utikan!