Azoka telebista bost egunetan

Pantaila hauxe egongo da egunero-egunero azokak irauten duen egunetan. Inork kopiatu gura balu embed kodea beste nonbaiten, ba hauxe da:

<iframe src=”http://www.ustream.tv/embed/9870944” width=”608″ height=”368″ scrolling=”no” frameborder=”0″ style=”border: 0px none transparent;”></iframe>

Azoka telebistan ikusiko duzuna Gerediaga elkarteak kudeatzen du eta EITB, Hamaika eta Goienaren elkarlanari eskerrak daude irudiok.

Azoka telebistaren indarra

Esperientzia oso polita bizitzeko aukera izan dut zubi honetan. Azoka bizitzeko hirugarren modu bat. Stand-aren barruan izan naiz urte batzuetan, kanpoan ere bai bisitari, oraingoan komunikazioan lan egitea tokatu da. EITB3k, Hamaikak eta GOITBk elkarlanean jardun dugu Azoka telebista egiten. Ahotsenea, haur literatura txokoa, Elkartegia, aurkezpen aretoa eta azoka bera ekarri ditugu pantailara eta jendeari erakutsi diogu azoka ez dela bakarrik liburuak eta diskoak. Asko ikasi dugu eta konturatu gara balio duela egiten dugunak:

Astelehen arratsaldea zen, guk Esne Beltzaren bideoa sartu genuen Azoka telebistaren pantailan eta jendea pegatuta geratzen zen. Gure bulegotik ikusten genuen jendea geldi zegoela pantailari begira. Tira, hori ere ez da hain nekeza edukia ona denean, baina hara zer gertatu zitzaigun:

Andrazko bat bere alabarekin etorri zen eskaileretan gora. Bideoklip polit bat ikusi zuela pantailan-eta. “Zein stand-etan dago salgai DVD hori? orain bota duzuen hori non dago? nor erosi daiteke?”

Horratx! Googlek aukeratzen du gure nabigatzailean zein publizitate erakutsi eta guk pantailan ematen dugun edukiak eragina du azokako karriketan dauden lagunetan. Zuzen-zuzen, bertatik bertara eta zintzo-zintzo. Horixe da Azoka telebista, Durangoko Azokak behar zuen garapen natural bat.

Oh.:

  • Bai, jakin genuen diskoa erostera joan zela pantailan ikusi zuela esanez. Erosi ere egin zuen.
  • Hurrengo urtean seguru sartzen garela zure nabigatzailean ere, Googleren antzera, zuzen-zuzen šŸ™‚

PETTI

Atzokua ez da erreza azaltzeko. Adibide batekin saiatuko naiz: azkenengo kantuan dozena bat minututik gora jardungo zeben, hala eta be ez neban gura bersiƱua akabau zeixen. Horra! amaitzia gura ez dozun kontzertu bat.

Dale eta dale baterixa-jotzaille gazte profesionala lehenengo kantutik zeukan barretxuakin; bajistia erritmuan ondo eta taldekidiekin bat egindda; gitarriari soka bat apurtu eta beste gitarra bat ondoraiƱo eruan arren jarraittu egin zeban azkenengo kantuko hustutzia ez apurtzeko; ahotsa eta gitarrianak ez dauka izenik, edo bai, barkatu, badauka eta maiuskuletan: PETTI.

Pentsatzen neban Etxeko uzta ezingo zala hobetuā€¦ BaiƱa bai, azkenengo diskua egin daben ONena da. Kantuak dare entzun eta entzun egindda aspertzen ez zazenak. Lasai eta gordin jarduten badaki, erritmo bizixan eta neurtu be bai, goiko erregistruetako amorru-ahotsetan zein behekuetan eroso, arpegio sinploi goxuetan noiz edo noiz eta mastillian gora eta behera ausardiaz askotan. Gitarrero fiƱa eta gibeletik kantatzen daben monstruoa. Letrak be demasak dira. Hau danau diskuan, baiƱa zuzenian?

Zuzenian

Zuzenian animalixa bat da Petti. Hain disko ona txiki geratzen da zuzenekuan erakusten daben indarrakin. Kantu gaztienak be hobetuta eta dana entzun nittuan, bizixago batzuk eta ahots joku diferentiekin beste batzuk. Ahots laguntzak gustatzen jataz, baiƱa gutxitan moduan, ahots bakarrak bete egitten nindduan kantutik kantura, apenas botatzen da faltan beste mikrorik. Zein atrebiduko da ba basajaunaren onduan?

Urteko emanaldi onena ikusi dodala badakit. Durangoko azoka guztian ez da egongo iƱor ingurura be arrimauko jakonik. Ez dago bat Euskal Herrixan gitarria eta ahots nagusixa izan eta bixak hain ondo lotzen dittuanik. Haundikerixa barik, ez dago eta kitto! Eta hau holan izan arren batzuk bueltia emon ei zeben dozena bat euro karua dala-eta. Ez dot ulertzen! Kontzertu ona, aretua fenomenua, soiƱua argixa eta argixa entzuteko modukua. Antzokiko lagunek oso ondo antolatutako saiua. Atzo Gogortzak etara zotsan etekiƱa aretoko ekipuari.

Eskerrak, bestetik, badaren disko-etxiak musikan eta musiko onetan sinisten dabenak irabazixen gaiƱetik. Ez dot gura pentsatzia holakuen faltia zer litzaken.

Hamabost urte pasau daukazen Ene begiek kantuarekin amaittu zeban kontzertua Pettik. Nik gura neuke kantuko erlojuaren orratzak herdoiltzen diran letxe Plateruenakuak be herdoilduko balira, astiruago juango balitza denboria sikiera, bizitza hau bakarra delako!