Argiñetara fan giñan atzo afaltzera. Ez zarienondako iñoiz fan apuntau hurrengo urteko agendan. Demasa izaten da. Ondo afaltzen da eta giro berezixa egoten da auzoko jai gehixenetan moduan. Afaltzeko: tomate entsaladia, pipar berdiak, odolostia, txorixua, tripakixak, solomua, txuletak eta postrerako gaztaia edo madarixa. Fenomenua afarixa! Amaitzeko Arantza eta Pantxo musikan. Nekropoli honen argazki panoramikua hemen (uste dot harrixak elgetar batek eruandakuak-edo dirala…).
Dana dala, afalaurretik, lagunen zain nenguala entzundakuak eragin dau hau mezuau. Barran (kanpoko aldetik, klaro) ziharduan seikote batek eta tartian andrazko honek: “no me creo que la gente trabaje a cambio de nada. Hoy en día nadie hace nada parecido”. Eta Andaluzak (azentuagaittik diñot izango zala Andaluziakua) dale eta dale ezetz, ez zebala sinistuko. Eta auzoko bat azalpenak emoten: 50 lagun inguruk jarduten dabela lanian, auzolanian, eta holan etaratzen dirala jaixak aurrera, eta ez dabela txakurtxikirik be kobratzen hango iñok, eta… “y a donde va todo ese dinero? La gente tiene que cobrar algo pues nadie trabaja gratis!” Ezin sinistuka Andaluza.
Ez da barrixa, zoritxarrez! Normalian, izan auzuandako, izan kultura elkarte batendako, izan euskara talde batendako, edo jai baten mesedetan… hamaika lagunek dihardue lanian. Hain zuzen be holan jakitzen da zer kostatzen dan proiektuak aurrera eruatia eta horrek proiektuok izaten dira interesgarrixaguak eta emankorraguak dana egindda etortzen diranen aldian.
Zer litzake gure herrixa auzolan barik? Baiña esandako moduan, hau azaltzia bere zilborretik aurrerago begiratu eta iñoiz ezer egin ez dabenai…