Skype: duan berba egin zeinke, distantziak inporta barik

Ordenagaillutik ordenagaillura duan berba egitteko programia da Skype. Egixa esan, PDA, eta beste aparato batzuekin be ba ei dabil. Nik ordenagailluarekin erabiltzen dot. Aluzinantia da, benetan. Berba egitteko fenomeno, eta webcamik badaukazue ez egin dudarik. Merkatuan dagon duako ahots IP programarik onena da. Ikusi! Propagandia ona erabiltzen dogunok egitten dotsagu: erraza dalako instalatzeko eta erabiltzeko, praktikua eta intuitibua dalako, duan, … iragartze-birala hauxe da, redio, ointxe egitten nabillena.

Zuk ez dozu erabiltzen? Ba 250 milioi lagunetik deskargatu dabe oingoz. Sartu skype.com helbidera eta deskargatu. Pro kontu bat be badago eta seguru ez dala txarra. Nik duakua baiño ez dot probau.

Aspalditxotik erabiltzen dot Skype, hauteskunde egunian telebistan be erabilli giñuan, zuzeneko konexiño batzuk egitteko. Ez da katai haundixek erabiltzen deben satelite bidezko sistemia, baiña bueno, ondo funtzionatzen dabela esango neuke. Erabilpen pertsonalerako ez dauka pegarik.

Blogian be jarri dot ikonotxo bat “deittu” esaten dabena. Nere Skypeko erabiltzaille izena iarantzabal da. Ni e-posta zaliagua naiz, baiña inbento honek hasiera-hasieratik nauka harrittuta eta gurian montauta dagon oligopolio honekin… komunitate geruau eta haundixaguarekin ba prezio politiketan eragin haundixagua. Jaun-andriok, ez dozue probauko!

Iñazio donea, ai ze gonorrea

Honekin akordatu naiz gaur, Loiolako porrusaldarekin: “Azpeitiko mutila Iñazio donea, Azpeitiko mutila Iñazio donea, Hainbat atso gazteri jasoa gonea, Hainbat atso gazteri jasoa gonea, a zer gonorrea, Iñazio donea”. Kantuarekin errazago sartzen direla berbok buruan ez dago dudarik.

Disko hori kuttunen artean izan dut atera zenetik. Izugarria izan zen lehen aldiz ikusi  nituenean kantuan. Dezentetan zuzenean ikusi ditut eta irakurtaldi zein kantaldi demasekoak iruditu zaizkit. Elgetako Gaztetxean egin zuten emanaldia bi alditan, demasa!

Diskoa geratu zaigu ordutik. Euskal Herrian gutxitan egin den moduko diseinu zainduarekin. Trokelatua, ipuin bat barruan, kolorez lepo… eta edukiz jantzi.

Handik aterata, Apoaren edertasuna diskotik :

Loiolan ageri da
Eder basilika
Zeruko zergazainek
Sakela kilika
Kristo zintzilika
Eder basilika

Fonotekan ezinbestekoa.

Bik, behintzat, irakurri dute

Jo, isil-isilean-edo zabaldu dut txoko hau eta bi sarelari handik irakurri dute aurkezpen mezu motz hori: Garik eta teketenek.

Eskerrik asko erantzuteagatik eta erantzuna anonimoa ez izateagatik. Pentsatu beharko dut anonimoekin nola jokatu, portzierto.

Blog hau… Ez dago sekreturik… Beroaldian sortutako blog honi hiru opor egunek jarraitu diote. Ez wifi ez Internetik ez zegoen herri txiki batean egon naiz, Espainian. Eskukoak ere ez zeukan estaldurarik, fenomeno! Baina etxera bueltatu eta zapata berri hauek ikusteko gogoa izan dut. Ikusi eta jantzi. Bigarren mezu hau idazten hasi naiz, nahiz eta badakidan Espainia aldean pasa ditudan egunak ez direla blogean kontatzekoak. Hori bai, hain ondo pasatu dut… hauek egunok gogoan edukitzeko dira, ez lau haizetara zabaltzeko.

Eta zalantza

Zeinendako idatzi dezaket hemen? herriko lagunendako, kuadrilakoendako, ezagunendako, maite ditudanendako, unibertsitateko lagunendako, Eskoriatzakoendako, lankideendako, sarearen bitartez ezagutu ditudanendako, ezagutzen ez ditudanendako… Nekeza! Bakoitzarekin modu batera komunikatzen naiz, ez ditut berba berak erabiltzen… eta ikasi dudanez, nork-zer garrantzitsua da, eta baita nori ere… Eta asmatu ezinda hasi naiz, zalantzatsu.

Bloga irakurri duten bi lagunen perfila bakarrik dakit eta hauei ezer gutxi daukat erakusteko, ezer ere ez. Biak ala biak munstro batzuk dira Interneten. Eskerrik asko irakurri eta erantzuteagatik.

Jardun, horixe egingo dut

Hauxe lehenengo mezua blog honetan. Ez da lehenengo mezua, hala ere: Sustatun hasi ibilbidea, goiena.net oraingo lanbidearen zatia eta ordainpeko lanez gaindiko orduetan espaloia.com ere bai inoiz. Bizioz fakafaka.com en kolaboratu.

Orain arantzabal.com Eta zer izango den? ideiarik ez. Beroaldiak emanda atera dut bloga. Hiru egun eguzkitsu eta zast! berotu! Oporretako lehenengo eguna.

Ezagutzen dut erreminta eta orain publikatu ere egingo dut. Noiz, zenbat, zelan… Euskaraz idatziko dudala bakarrik dakit eta ez dakit beti estandarrean egingo dudan ere, ezta zuzen eta egoki egingo dudan.  Zalantza eta galdera konstantea izango da mezu-trukean eta lehenengoa post honetan bertan 😉