Egin dogu salto Debagoiena guztian

– Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule
irabazi ditu egunero Debagoienean iazko neurketarekin alderatuz. CIES-en neurketa LTD-a zabaldu aurretik egin zen, Debagoiena guztira salto egin aurretik.

– Gaur egun, 56.000 lagunek ikusten
dute astero Goiena Telebista. %14,5eko sharea dauka, hau da, bezperan Goiena telebista ikusi zuten %14,5ek.  

– Cuatro, TVE 2 edo Teledonostiren
aurretik dago Goiena Telebista, eta TVE 1, La Sexta eta Antena 3tik
oso gertu.

– Lurreko Telebista Digitalaren
eskaintza zabalaren aurrean, indartu egin da Goiena Telebistaren posizioa
eta erakutsi du ikus-entzule fidelak dituela. Kate gehiago daude, eta hala ere gora egin dugu ikus-entzule kopuruan.

– Beste telebista lokal batzuk beren esparruetan baino gehiago ikusten da Goiena telebista. bere esparru naturalean, Debagoienean. Hala, esaterako, Teledonosti %6,1ek ikusten du Donostian.


Papera ere ondo:

Goienkaria nagusi da,
askogatik, Debagoienean paperekoen artean. 30.000 lagunek irakurtzen dute
astero Goienkaria: egubakoitzetan zein astelehenetan.Bigarren papereko irakurrienari,
El Diario Vasco-ri, 10.000 irakurle ateratzen dizkio
Goienkaria-k gure eskualdean.

Internet da goranzko joera duen
hedabidea

Hirugarrena da Euskal Autonomia
Erkidegoan, telebistaren eta irratiaren ostean eta paperekoaren aurretik. 2004tik hona %265eko hazkundea
izan du Internetek. Hedabide nagusi bihurtzeko bidean
da, telebista eta irratiaren aurretik. Goiena.net 2.300 lagunek bisitatzen
(bisita bakarra) dute egunero. Blog hau irakurtzen duzuenok ere egiten duzue zifra horrek gora egitea. Eskerrik asko.

2 comments on “Egin dogu salto Debagoiena guztian

  1. Jozulin(e)k dio:

    Dedio! Horixe bildurra!

  2. edurne(e)k dio:

    geroz ta handiago, geroz ta boteretsuago, gero ta zentsuratuago. lerrokatuago, …

    geroz eta beste guztien lako. 

    kaka kaka eta kaka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude