Artikulu landu gutxiago eta azalkeria gehiago?

Egunotan irakurri ditut artikulu bi:

Gustura irakurri ditut bi lagunon artikuluak. Baina atentzioa deitu didana da posta zerrendaren baten eta twitterren izan duten harrerak. Onak direlako bai, noski, baina izan ote da horrelakoak gero eta gutxiago daudelako ere? Lehen baino gutxiago eta gehiagok hartzen du denbora blogeko sarrerak idazteko? Zeuek zelan ikusten duzue, blogariok?

Twitterren azaleko askotxo darabilgulakoan nago eta blogetako edukiak behera egin duela, ahalpaldi gutxi idazten dela eta 141 karaktere baino gutxiagoko testutxo asko… Ez dezala inork interpretatu Twitterren kontrako testu moduan hemen diodana ze 1200 tuit botata hori ulertuko lukeena ez dabil ondo. Hala ere, kezkatzekoa iruditzen zait euskarazko sormen digitala blogetatik aldentzen egotea. 

Iban, eta zergatik Twitter US blogak? “Egunak 24 ordu, halaxe ikasi nuen nik”.

Ahalegin berriak egin behar ditugula iruditzen zait blog komunitateak indartzeko. Eta egingo ditugu.

3 comments on “Artikulu landu gutxiago eta azalkeria gehiago?

  1. barberenea Eneko B.(e)k dio:

    Ados testuan diozunarekin, gehituko nuke gainera, irakurketarekin ez ote zaigun antzeko zerbait gertatzen ari… Community manager rolak, ez ote digun denbora gehiegitxo kentzen irakurtzeko orduan… Eta ojo, irakurri irakurtzen dut sare sozialetan, baina gauza motz eta arinak.. eta faltan botatzen dut lan mardulago-sakonagoak irakurtzeko parada…

  2. e-gor(e)k dio:

    Idatzi nuen horri buruz duela hilabete batzuk: Social networks killed the RSS star?

  3. Jozulin(e)k dio:

    Ba, batzuetan iuditzen zait baietz eta beste batzuetan ezetz… Baliteke halako zeozer gertatzea, baina aspaldian 4 blog zeuden tokian orain 400 tuiterlari daude. Eta egia ere bada -lehen eta orain- 200 hitz baino gehiagoko testuak nekez irakurtzen direla Interneten. Oso artikulu apartak izan behar dira horretarako, aipatzen dituzun bi horiek bezalakoak, hain zuzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude