Tokikomek aurkeztu du `Euskal hedabideen etxea´

Gaur izan gara Aretxabaletako IKO fakultatean. Sektoreko hainbat lagun eta baita administrazioetako (GFA, BFA eta Jaurlaritza) politikari arduradunak ere. Poztu nau bereziki unibertsitateetako jendea ikusteak: ikerlariak, ikerketa taldeetako irakasleak, EHU zein MUkoak. Gaur batu gara hiru hanka (Enpresak, unibertsitatea eta administrazioa) eta uste dut etorkizunean ere hiru hankon lanak emango duela baliorik.

Bideo honetan laburpen bat lau minutukoa:

Eta baita notizia osoa ere goiena.net atarian.

Baliteke txostena jende askok ez irakurtzea (nobela bat ere ez da…), baina ez da izango ez duelako merezi. Nik egin dut eta benetan interesgarria da etorkizuna marrazten saiatzen baita. Txostenaren dokumentu atxikiak ere ez dira nolanahikoak! Bereziki aipatu gura nuke Eneko Bidegainek egin duen lana: zenbat datu! eta zein interesgarria!  Egunen baten, ez hain berandu, datu zaparradak jasoko ditu BEHATEGIAk, datuetan oinarritutako kudeaketa egitea posible den egunaz amets ere egiten dugu komunikabideotan.

Gaur ezkor-edo jaiki naiz ze Goienako diru-laguntzen zifra-dantza izan dut buruan, baina ze demonio! Gaur pozik egoteko eguna da. Asko pozten naiz Tokikom sortu izanaz, izan ere Tokikomek demaseko lana egin du eta oso denbora gutxian. Biba gu!

A! eta txosten osoa daukazue eskura. Egiteko modu berriak etorri dira gurera eta txostenak ez ditugu giltzapean gordetzeko egiten, eskerrak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude