Leo Bassi, Bizardunak, eta ‘Urte berri on, amona’

Halaxe tokatu da eta hiru plan horiek izan ditut eskura.

  • Leo Bassi

Palestinatik etorri zen Leo Bassi Elgetara. Aluzinatuta zegoen han bizi izan duenaz. 6.000 lagunen aurrean egin zuen bere aktuazioa. Familiatik datorkio pailazo sena. 1840an hasi zen bere aitona ere. Radikala zen hura bai kapitalismoarekin eta bai eliza katolikoarekin eta hari horri tiraka osatu zuen bi orduko emanaldia. Aitita internazionalista dela zioen eta XIX. mendean internazionalista izateko modua zirkuak ematen omen zion. BASSI berbak, italieraz, “maila sozial baxuko” esan gura du eta horrekin abizenorrekin jaiotzeak poztu egiten zuela kontatu zigun. I. gerra mundialeko 1.450.000 hildakoak izan zituen gogoan eta lotura egin zuen Elgetan Gerra Zibila aitzaki hartuta Espaloian dagoen erakusketarekin. Aznar, Gay eta lesbianak… proposatu zuen urriaren 12ra pasatzea gay eta lesbianen eguna šŸ™‚  Balore eta etika krisia dagoen garaiotarako errezetaren bat ere eman zuen, utopia ikusten lagundu zigun batu ginen 100 lagun ingururi (benetan gutxi!). Badu bere xarma Bassik. Antzerkia egin ostean ere oso interesgarria den tipoa, benetan.
Leo

  • Zapatuan Bizardunak OƱatin, karpan

Karpa baten jo zuten eta giro ederra zegoen heldu ginenerako. Komentagai, hala ere, Ulmaren kontrako kartel hau. Aluzinatu egin genuen. Zenbat bazkide, hau da, JABE egongo ziren karpapean? pentsa, txosnako garbilekua ere enkofratuak egiteko Ulmako materialarekin zegoen eginda… Seguru oƱatiar askoren ahotan izan zela kartel hori. Han zegoenez gero adostuta jarriko zuten-edo…

IMG_1995

Bizardunak ondo egon zen, betiko erritmoan eta jai giroan. Zegoen eguraldiarekin eta giroarekin kanpoko taulan ere ondo leudeke, baina… Geroko erromeria ere ondo. Animatua.

  • Domekan zinera: urte berri on, amona

OƱatin luzatu eta domekan zine eguna. Urte berri on amona komedia beltza da.  Amona berezi xamarra zaindu behar duen familia baten gora-beherak. Ikustekoa, dudarik ez. Xabier Mendigureni oso oso ona iruditu zaio, esaterako. Niri ez horrenbeste, ondo eginda dagoen arren. Informazioa: http://www.urteberrionamona.com/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude