Asteburuan izan naiz museo txiki batean: Aula Museo Paco Diez. Museo pribatua eta zerbitzu publikoa egiten duena. Lagun biren ekimenez aurrera ateratzen ari direna. Musika instrumentuak dira erakusten direnak eta bada ekintza lekua ere, esaterako, dantza tradizionala dantzatzeko. Baliabide eskasak eta proiektu asko dituen jendea da bertakoa. Oso bisita txukuna egin genuen eta ez berez museo hori ikusi barik ezin delako bizi, baina bai transmititu zigutenagatik. Bizitzaren erritmo zoroa atean lagatzen den espazioa da Aula Museo Paco Diez.
Horrelako ekimenetara ez ote garen bueltatuko… hau da, norbere bizitzako parte egiten ditugun proiektuak ez ote diren izango aurrera egingo dutenak…: doituak eta pasiodunak. Bertan bizi da bikotea, bertan egiten dituzte entseguak, beraiek egiten dute museoaren eta aretoaren garbiketa, apurtzen diren bonbilak aldatu, atezain, telefonista, bisita gidatuetan instrumentuak jo… Pasioa dute lan.
Hilero kontzertu bat izaten da bertan. Berandu heldu ginen gu ostiralean. Musika eta dantza errenazentista zeuden gaugiro ederra egin zuen egunean. Oso ondo joan omen zen. Luxu bat izan zela zioen. 40 lagunek ordaindu zuten 12 euroko sarrera.
Museo barruko areto hau ikusi nuenean ederra eta neurrikoa iruditu zitzaidan:
Nire galdera ia herrikoendako zinea emateko-edo ez ote zuten erabiltzen aretoa, ia ez zuten alokatzen bestelako ekintzetarako… konturatu nintzen konturatu horrelako museo pribatu bat egiten denean ez dela jendea bai edo bai erakartzeko egiten. Ez direla edozer programatzeko sartu abentura honetan. “Gustatzen zaizu? ba etorri eta elkarrekin gozatuko dugu; Zinea nahiago duzu? zinemara” izan zen erantzuna. Handik pasatzen diren musika taldeek sarreretan ateratzen denaren erdia eramaten dute eta beste erdia asko gustatu zitzaidan museo honi eusteko da. Urte askotarako.