Luistxo lagunarengan “zero efektua” lortu ei dugu, ni aipatuta bota duen tuit batean dioenez:
Paperari balioa emateko modua nonbait: Interneten ez eman http://t.co/ESHOgWMvN4 Gero eta erabiliagoa, baina nigan 0 efektua @iarantzabal
Nik, ostera, pentsatzen dut @luistxo -k zero efektua duela gure kazetariek lanean jarraitu dezaten.
Gure bezeroak dira telebistako ikusleak, irratiko entzuleak, papereko irakurleak eta Interneteko erabiltzaileak. Astelehenean ateratzen dugun Goiena paperaren kasuan, urteko harpidetza ordaintzen dute eta eskerrak, bestela notizia kontatzeko lantalderik ez genuke izango asteburuan. Klubeko bazkideak Goienaren oinarri dira eta ahalbidetzen dute Internet asteburuan bizi izatea, telebistarako grabazioak egitea eta asteleheneko Goiena papera egitea, besteak beste.
Bestetik, inon baino lehenago tuiteatu dugu eskoriatzarrak zeudela entzierroko pilaketan. Horregatik egin die elkarrizketa Euskadi Irratian, Goienak publiko egin duelako. (@magirrek horrela ez dela izan diosta eta ezabatzen dut) Notizia osoa ere sarean dago, ohikotasunez egoten da dugun informazio guztia inon baino lehenago. Harpidedun denak badu gakoa eta pdf-a (40 orriko aldizkaria) ikusi lezake goizean goiz tabletan, ordenagailuan, telefonoan… Papera ere jasotzen du etxean klubeko bazkide denak. Nik, esaterako, 06:30ean nuen etxeko buzoian, urtean 50 euro ordaindu eta hainbat abantailen artean etxeraino ekartzen didatelako Goiena papera.
Sarean, pdf-an goizeko lehenengo orduan; arratsaldeko 16:00etan, gainera, irakurri ahal izango duzu goiena.net-eko azalean. Zabalago paperean baino, ze gure telebistako edizioan eskoriatzarrak borobil batean sartzen ari gara ondo identifikatzeko. Bi anaien argazkia, pilaketa aurreko argazkia, beraiek esandakoak, bideoa… Eta horrekin hedabide guztietako zirkulua itxita. Efektua zero? ez nuke esango.
Goienaren efektua badakit ez dela ZERO, inondik ere. Nigan da efektu hori, pertsonalki, punto. Paperezko prentsa-eduki askorik ez dut kontsumitzen, baina batzuetan bai, eta ez da izaten sarean zerbait ezkutatu didatelako. Punto.
Nire efektua ere zero dela diozu. Ez dakit zertara datorren konparaketa, baina lasaiago geratzen naiz. Zenbat eta karbono aztarna txikiagoa utzi munduan, hobeto.
Argitzeko: Zure efektua zero dela diot ez zarelako Goiena klubeko kide, urteko kuota horrekin lotuta uste dut dela efektua zero.
Zure aztarna pasatzen zaren lekuetan geratzen da 🙂