Gaur urtzeko eguraldixa egin dau. Berua aitzaki hartuta egin dogu Saturraran aldera. Bidian, inoiz eibartarrak zerrendan aittatu dogun gai bat ekarri dot gogora: Praileaitz. Posta-trukia jarraittu dot distantziatik, inkulto totala naizelako gaixan. Ointxe, eta Gasteizko Blanketan egoteko inbidixa barik Praileaitz berbia sartu dot googlen: 15.900 erreferentzia. Redio! honek gaionek emon dau!
Eta topau dot erremintta ez euskaldunian egindako blog bat, Praileaitzen lagunena, WordPress-eko blogian datu zaparrada haundixa. Tonua: hasarre-informatibua. Sustatun, barriz, esplikatibuago: Praileaitz, Jaurlaritzak babestea pentsatu duena.
Akordau naiz harrobittik pasatzerakuan Elena Lakak aittatutakuaz. Horretxekin buruan fan naiz gaur hondartzara. Hala esaten dau Elenak mezu-trukian: gaur goizean, 10ak aldera, Eibartik Debaruntz nindoala, Sasiolako eliza baino piskatxo bat lehenago, obretako langileek eta Guardia Zibilak geratu gaituzte. Leherketa bat egin behar zuten kanteran. Hamar bat minutu-edo egon gara geldirik.
Pasoa berriro eman digutenean, 400 metro neurtu ditut pasoa mozten hasi diren tokitik kanterako sarreraino. Atentzioa eman dit, Dekretuak ezartzen duen edozein babes eremu baino handiagoa erabili dutelako autoentzat.
Akordau naiz, baitta be, zelan hiru lagun Kalbarixora bidian gindoiazela kriston eztandia entzun giñuan oin dozena bat urte inguru. Ba ixa bide ertzian, oin zelaixaren erdixan ikusten diran harrixak ikusi giñuazen bueltaka-bueltaka goittik behera. Demasa! Kontrolaua? ezta urrik be!
Gustoren, eta azalpen zehatzekin irakurri dot (titularrian Praileaitz aitxatzen ez daben arren) Luistxoren mapamovil-eko artikulua, La Real apuesta por la cantera Inork gura badau zer gertatzen diharduan jakitzia, azalpen sailkatuaz gain lotura pilla bat. Argazkixa aluzinantia! Nik berari harrapau dotsat, lizentzia interesgarrixarekin daukalako argazkixau.
Anjel Lertxundik be idatzi dau Praileaitzen gaiñian. Askotan moduan zoragarri. Hori bai, ez jata bape gustatzen anonimo sinatuta (Elgeta, Riki eta batez be Peru) edozer esaten debenen estilua. Ez, ez dot gustuko politikarixei edozer esateko jarrera errez hori, eta gaiñera anonimatotik. Zaratia! zeiñek siñatuko ete zeban Elgeta moduan…
Nere iritzixa
Uste dot Amenabarrek (webgunerik ez?) 2 hillabetian egingo leukela beste mendi bat jaten hasteko modua, klaro, harrixa baiño ez dagon mendi bat. Ze zulatu, zulatu biharra dago ze, hemen danok be zemento-umiak gara… Pintura rupestriak, paleolitua, agertutako kollarrak… ez-jakitun izanda be Praileaitz babestiaren alde bai, Aranzadi zientzia elkartiak esandakuaren harittik.
Zaldi eroa bero-bero prailehaitzekin
http://www.berria.info/umorea.php?izena=zaldieroa.jpg&karpeta=2007-08-10
Aupa Aiku, eskerrik asko loturarengatik. Zaldi-eroa oso gustuko dut.
Iban