Gladys

Ordenagailua emetatuta nuela etorri da Gladys bulegora, 20:00etan. Ez da etortzen den lehenengo aldia, antza. Esan didanez neska batek lagundu ei du beste behin ere, lankideren batek. Oraingoan, faxez bidali behar zuen dokumentu bat egingo diodan galdegin dit. Zelan esango diot ba ezetz!

Badaki hau ez dela lekua, baina oso adeitsu eta gozo eskatu dit laguntza. Ez dugu faxa bulegotik bidali “nik badakit hemendik bidalita doan dela, baina hau egiteko lekua badakit badagoela Arrasaten” dio.

Eskerronekoa da Gladys. Berak esandakoa idatzi dut orri batean eta baita fotokopia atera ere “celula de Identidad” delakoari. Berak gura zituen berbekin eta nortasun agiriarekin lagunduta eraman du orria.

Yo, Gladys Pardo de Zelaya autorizo que Carlos Enrrique Pardo Ramos con C.I. 46XXXXX con residencia en Santa Cruz (Bolivia) que pueda realizar los trámites correspondientes y que le otorguen el certificado de antecedentes penales.

Es cuanto certifico en honor a la verdad:

Gladys Pardo de Zelaya
C.I.: 32XXXXX

Nire minutu biri halako balioa aitortu dio… Gura duzunerako Gladys.

2 comments on “Gladys

  1. Elena(e)k dio:

    Gladys da baita ere gure etxean hiru urtetan lanean diharduen emakume ekuatoriarra. Gaur bueltatu da opor ostean Ekuadorren bi hilabete pasatxo eman ondoren, bere seme-alabekin. Hiru urte seme-alabak ikusi gabe, bi hilabete pasa ditu haiekin, eta orain berriro gureak zaintzera. Ezin diot daukan pena kontsolatu, hain izugarria. Bere azalean egon nintekeela pentsatze hutsak oilo ipurdia ipintzen dozta.

  2. maider(e)k dio:

    Bulegora gaur  arratsaldean Migel etorri da. Ekuadorrekoa da eta gaur amaitzen zitzaion Fagorren lana eskatzeko epea. Presaka eta larri etorri da laguntza eskean, “por favor señorita ayudeme”. Ta ni bulegoan bakarrik. Zer esango nion ba???Kriston pena aurpegia zeukan eta!!! Antza Migelek ez zekien lan eskaera orria betetzen. Gainera eskuineko eskuan ebakuntza egin berri eta idazteko gai ere ez zen. Bete diot, izan ere nire anaiari behin baino gehiagotan bete dizkiot Ulma eta Fagorreko eskaera orriak eta txostena ezaguna egin zait…Migelen kasuan errezagoa izan da zeren “hijo de socio y familiares” atala eta horrelakoak hutsik utzi ditugu…gurasoen atala ere erdiz-purdizka bete ditugu berak ere ez zekizkien datu asko eta….Orain berriz, lan eskaera bat jarri nahi duten etorkinen sailkatuak jarri behar ditut: “Esperientziadun emakumea orduka umeak edota pertsona nagusiak zaintzeko prest dago. Baita garbiketa lanak egiteko ere. Paperak ditut.” Gogorra benetan….eta gero kexatu egiten gara sailkatu bat jartzeko esku artean dugun LANA alde batera utzi behar dugulako… guk behintzat lana daukagu!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude