Eta arraro sentitzen naiz. Egixa esan parian tokau ezkero ikusi egingo neuke eta gustora ikusi sufridu arren. Gurago izan neban olatu haundixak ikustia kostan, hala eta be.
- EAEn % 33ko audientzia (portzierto, zelako nahastosua dan erkidegua eta talde politikua be EAE izatia. Nekosua beti ANV-EAE idaztia… ).
- Nafarruan % 40ko audientzia. Bi lagunetik batek ikusi zeban partidua.
Partidurik ez eta telebistarik bez. Aste akaberia aretotik aretora ibilli naiz.
Barikuan Txuma Murugarren (webgunia ei dauka, baiña telefonicaren lotura bat agertzen da…) eta Gari (ikustera ohittuta ez nagon webgune bat, zeozela esatiarren) ikusi nittuan Plateruenan. Etxian moduan egoten naiz hango antzokixan. Kontzertu ona. Bixak dittut gustoko eta oso oso txarto egin biharko leukie nik okerrekorik esateko. Hori bai, Roberto Mosok urten zeban momentuan… gure lagun batek galdetu zeban moduan: Roberto Morro dok dantzan dabillena?
Zapatuan Leo Bassi Elgetako Espaloia Kafe Antzokixan. Jendez lepo egon zan Espaloia eta ez zan iñor urten disgustora. Berakin afaltzeko aukeria euki neban eta gustatzen jata daukan bizi-filosofixia. Jarduntsua da eta luze egon giñan entzuten kuadrillatxua. Oingo astian Toledon egongo da, ateuen elkargune izango da Toledo. Zein herri eta Toledo! Blogari saiatua da Bassi eta nundik nora dabillen jarraittu geinke errez. Emongo dau zeresana Toledon probokazio-man-ek.
Domekan olatuak ikusten lehenengo eta gero goxo-goxo Victoria Eugenian. Berandu erabaki giñuan Ruper ikustera fatia, baiña aukera ona izan zan. Lekua… elegantia da, baiña gu hirugarren solairuan egon giñan. Zer esango dot ba! Ba galdu egitten da taula gaiñekua bertatik bertara ikusten ez danian. Hirugarrenetik be soiñu ona eta argixak mundial. Jabi Ulla ezaguna da, baiña ezagunago izateko meritu guztiak egin zittuan domekan be. Ruper bera ondo (hobeto egon izan da Ruper be). Atzo nerbioso-edo… anplixari “on” emotia ahaztuta behin, zubitoren batekin be larri, letraren batzukin nekez be bai… baiña ondo. Haizietan jardun zeben Gorka Benitezek (saxua eta zehar-txirulia) eta Juan de Diegok (fiskornua). Entsegu gutxitxokin seguruenik, baiña kolore politta emon zotzen pare bat kanturi. Jendez lepo aretua eta artistiari txalo zaparrada haundixak joten, entregauta. Politto egon zan. Dana grabau da eta lau kamaratan, gaiñera! Komentarixo asko egin zittuan eta kritikatxo bat be bai. Irratixetan euskal musikarik jartzen ez zebeneko urtien gaiñian egon zan berbetan eta bota zeban: bueno, gaur egun moduan. Txaluak entzun ziran antzokixan. Komentarixuak badauka mamiña, baiña hau beste egun baterako.
Gaur astelehena… eskerrak zubixa be badatorren. Animo!
Gabon Arantzabal:
Ni ere antzeko-parezido nabil azken boladan, baina bai ikusi nuela pilota-partida.
Ruperrenean ere egon nintzen. Asko gozatu nuen, baina egia da zuk diozuna, nerbioso jartzen dituela Bittorik gure musikariak. Tertziopeloaren beldur eszenikoa izango da.
Jakin izan banu, sms-a bidaliko nizun. Trago bat hartzeko amaieran, adibidez.
Ondo segi, Iban.