Barikuan Aretxabaletako Arkupen egon nintzen lehenengo, benetako inaugurazioan (kultura etxearen webgunerik ez dut topatu). 5 euroren truk oso emanaldi txukuna ikusi nuen: Gu ta gutarrak. Aste guztian egon nintzen pentsatzen Jon Sarasua izango zela gutar gonbidatua eta banuen gogoa ia zer egingo zuen ikusteko… Baina sorpresa! arratsaldean jakin nuen Ines Osinaga egongo zela, Gose taldeko arrasatearra. Ba bueno, ez zen gonbidatu txarra… Hau dena ikusi aurretik, baina ikusi ostean…: Flipatuta geratu nintzen. Ines Osinagak a cappella egin zuen lehenengo taularatzean. Kanta hori bakarrik egingo balu ere mereziko luke Aretxabaletara joan izanak: ederra. Baina ez zen hor geratu, Enamorado de la muerte-ren bertsioa egin zuen gero. Eta koplatan ere jardun zuen hirugarrenez atera zenean. Bueno, bueno, bueno, kriston gonbidatua! Gutarrak, berriz, ondo. Onenean utzi behar dute.
Aretxabaletatik Bergarara, Mundumirara. Bergarako plaza lepo beteta. “democratura” (demokrazia eta diktadura) berbaren sortzailea udaletxe aurrean Alpha Blondy bandidoa. Milaka lagun. Reggaezale asko, baina baita musikazale ere ez diren beste hainbeste.
Gogoeta bi:
- Garestia da, oso garestia plazan horrelako talde bat jartzea. Ez kobratzen dutenagatik, sortzen duen ohituragatik baino. Jendea ohitu egiten dugu espektakuluak doan ikustera eta gero… eta gero salda bero! Igarriko dute Bergaran aretoren bat dutenean.
- Jaietako kontzertua(k) aukeratu: egunero-egunero egoten diren kontzertu ez masiboak (onak diren edo ez esaten hasi barik) edo talde potenteago bat edo bi soinu eta argi onenekin plazan? horra zalantza. Non eragin herritarren diruarekin?
Nire aukera herri diruak direnean: Ordaindutako kalitatea, denon eskura.