Españaka eta Españaka San Juanetan

Ez dago ez lasai egoteko taberna larregirik inguruotan. Ez dago kafia trankil hartu, musika aukeratua ekipo on batek emoten daben kalidadiakin entzun… Iñoiz egin dot berba bai tabernak eta ez tabernen gaiñian bi modutako tabernak darela esateko. . San Juanetan konturatu naiz jaixetan jai egitteko tabernak be ez dirala pentsau beste. Ez dago ezta musika ez-aukeratua ekipo txar batetik entzuteko modurik be sikiera!
Domekan bertan San Juanetan egon nintzan Eibarren. Ez daukau holako kapitalik Debagoienian. Eibarren Debagoieneko herrixetan ez dagon kale girua dago egunero-egunero, txikiteo animaua, jendiak kalian gastatzen dittu irabazittakuak, herrixan. Jaixetan ez da herrittarrik iñora faten furgonetia hartuta, herrittarrak herrixan geratzen dira eta ez kooperatibismua errotuagua dagon lekuetan moduan autokarabania hartu eta pista!  Tabernak be dezente dare eta beteta jaixetan zein asteburu normaletan. Konturatu naiz musikadun baiño telebistadun taberna gehixago darela, hala eta be. Telebistari musikiari baiño inportantzia haundixagua emoten dotsen edan-lekuak.
Tragua hartzera fan giñan illuntzian, musikia aukeratzen daben betiko tabernara, plaza bueltan dagonera. Popero ezezagunak entzuten genden bolumen egokixan,  ardautxo ondu eta onakin, eta… eta… 20:45ian to zure estres pastillia: España Españaka telebistatik jo eta sua, bolumen altu-altuan.
Jaixetan zeguazen herrittarrak, barriz, pantailliai pegauta, kieto!

Bertan egun eta orduan jakin neban Españak partidua zeukala eta bolumena izan zan erruduna. 5 minutu izango ziran, eta amorruz bada be ikusi dabenen artian egongo naiz gogoz kontra. Ardau ondua be garrazteko beste denbora:

  • Penaltixen txandan 15 milloi ikusletik gora Estatu Españarrian. Shariaren 77,5eko batez bestekua. 23:20 ziranian eta Cesc Fábregas penaldi puntuan zeguala urrezko minutua lortu zeban 16.255.000 ikusle, hau da, % 81,5. Prorrogia ikusten 14 milloi lagunetik gora, hortik 652.000 autonomixan, hori-gorrixei begira. 
  • Españako gure Rosa zan audientzien erregiña 2002tik, 12 milloi egon ziran ordukuan Europe´s living a celebration ikusten eta tartian EAEko asko.  Kontrara, asko egon arren telebistara begira futbola jarraittu dabenetan azkenengua da gure autonomixia (Madril lehenengua).

One comment on “Españaka eta Españaka San Juanetan

  1. leire(e)k dio:

    Eskerrik asko tokatzen jakun lorengaittik, baiña hamen be, gero ta jente gehixagok egitten jok ospa!
    Domekan etorri hintzan, orduan? Ai! Rarua zuan hi ez ikustia 🙂
    Futbola (foballa, Eibarren) dok Españan kohexiño nazionalerako gauzarik onena! Danak tontuen moduan, telebisiñuari begira.
    Ez nok futboleria, baiña gustora ikusi najittuan Kroazia eta Turkixan arteko penaltixak. Ikusgarrixa!
    Gogorrena izango dok irabzten bajok. Zeiñek aguantau españolok?
    Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude