Ez da inoiz samurra heriotza bat, ez da inoiz momentu ona gazte hiltzeko, ez da erraz onartzea, ezta agur esatea ere, sikiera. Gaur ere ez zen eguna.
Denbora beharko dugu gure lankide estimatua telefonoari itsatsita ez dugula berriz ikusiko onartzeko. Memoriak egingo du bere lana, gutako bakoitzak emango dio leku txukun bat ez ahazteko, eta denbora eta lekua gurutzatuko dira izen batekin: Ziortza. Ziortza lankidea, lankide ona, zintzoa, ekina, bazkidea, konprometitua, euskaltzalea.
Ziortza kolore bat balitz izango litzateke… edo animalia bat balitz… edo zuhaitz bat balitz, izenaren jatorri duen Zihaurria, akaso. Ziortza herri bat balitz izan zitekeen… herri bat balitz, ba: Ziortza-Bolibar bera, edo Zaraitzu, edo Ziburu, Zizurkil, Zalgize, Zerain. Edo Z eta R, eta TZ eta A letrekin Zarautz, beharbada. Malekoia gogor astintzen duen herri horixe bera, esaterako. Bizitzak eman dio itsasgora gogorrik, nahiz eta Ziortza izan den kapaza, pazientzia izanda, itsasbeheraren ederraz jabetzeko. Olatu handiak bizi izan ditu gertu-gertuan, eta, hala ere, jakin du olatu horiei moila jartzen. Beti altxatu da, beti ikusi du zirrikitu bat, eta burugogorra ere izan behar izan du batek, ezin izango bailieke bestela inork aurre egin behin eta berriz tematu diren marea biziei.
Beharbada, itsasoaren kontra nekez egin daitekeela jabetu da. Deskantsua behar izan du. Topatu du behin eta berriz borrokatu behar ez izatea. Lasaitasuna. Bat egin du itsaso barearekin. Naturarekin. Bat lurrarekin. Zihaurria lur sakon eta onean hazten dela jakina da. Gozo bekio lurra.
Kolore bat izango balitz, bi izango lirateke: zuria eta gorria. Bilbotarra, bergararra, elgetarra.
Oso hurbil izan dut Ziortza aspalditik, urrun baina gertu. Hura indarra, eta duintasuna.
Atsedena merezi zuen, bizitza ere bai… Egun handia arte.
Hitz barik nago. Iñaki, zuk ondo ezagutu ziñuen.
Atsedena merezi bai. Har dezala
Ta ibanena hunkigarria. Zelako idatzia
Zoaz lasai, laztana…
Besarkada estu bat Iban, Mireia eta Goienako talde guztiari. Gugan bego
Ai, Ziortza, gaur gutxien nahi genuen atalean agertu zara Goienan.
Ezin burutik eta bihotzetik kendu.
Aio, Ziortza…