Aktan jasoa atala gustuko dut

Sustatuko atal hau gustuko dut: Aktan jasoa. Bi lagunek dihardute kolaboratzaile lanetan eta biek ala biek egiten dute atal hau interesgarri: Mikel Iturria eta Imanol Murua. Bakoitzak bere bloga ere badu, bizi-bizia Mikelen kasuan eta Etxebarri blogaren martxakoa Imanolenean (astean behingoa-edo, papererakoa kopiatu-eta…).

Oraingoan ere perla hau atera du Imanolek titulu honekin: Konfrontazio desarmatua Tras la última negociación, la izquierda abertzale ha llegado a la
conclusión de que el terreno en el que el Estado español es más débil
es en el de la confrontación política desarmada
. Iñaki Iriondori Garan irakurria.

Nahiago nuke orain 10 urte geratu izan balitz aktan jasota, baina orain jasota ere gustura irakurri dut.

Atala osatzeko posibilitatea du edonork

Notario gisa, bi kolaboratzaile dira atal horretan, baina zeuk
ere parte har dezakezu. Aktan jaso eta gordetzea merezi duen aipu edo
adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

2 comments on “Aktan jasoa atala gustuko dut

  1. ptx(e)k dio:

    Duela 10 urte ez, baina oin dala 10 hilabete be, gauza bera aitatu zeuen Arnaldo Otegik, ezin beteago zegoen Kursaal aretoan.
    Gatazka eremu politikora eroateko gogoeta hori egin du ezker abertzaleak, azken negoziazio prozesuaren azterketa egin ostean.
    Izan be, nazioarteko begiraleek eta proposatutako adostasun ekimenekin bat egin zuen ezker abertzalearen ordezkaritzak Ginebran…. eta ez ordea Gobernua zein PSOEren bozeramaileek.
    Gatazka historikoa ere bada hau, eta irtenbidea bilatzea izango da kakoa. Horretan, ezin uka… ezker abertzaleak azken urte hauetan guztietan ze ahalegin eta planteamendu egin duen.
    Aktan jasota egongo da Anoetako proposamena bera, funtsean haren garapen bat ikusten dut Altsasuko adierazpen berritu honetan, ezta?

  2. iturri(e)k dio:

    Tokatzen zaidanarengatik, behintzat, eskerrik asko, Iban.

    Apunte honen harira, Aktan jasotzeko moduko beste artikulua Jose Ignazio Ansorenak Argian publikatutakoa. Txutxupe:

    “Gobernuko ordezkariak (…) erabaki
    dute (ziur aski erabakita zuten aurretik, alegia B plana izango zen)
    liskar honetan aukera paregabea dutela: bakearen truke prezio
    politikorik pagatu ez, kobratu baizik
    .”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude