Segwayxa probatzen

Ez neuke pentsauko hau trastuau hain erreza izango zanik erabiltzia. Aurreko asteburu baten probau giñuan seiko kuadrilla batek eta flipatuta geratu gara danok be. Abixada dezentia hartzen dau (20 km/h), lehenengo minutututik erabilli zeinke, zaratarik bapez, errebueltak eta giro osuak hartzeko be erosua… eta bai, pijokerixa bat be bai, zergaittik ez esan. Txorriana egitteko be balio dau:
Segway

Karu xamarrak dira erosteko, 6.000 euro inguruan ei dabiz. Guk ordubete eta erdi erabilli giñuazen Madrilen eta 30 eurona ordainddu giñuan. Prezio horretan sartu zan gurekin etorri zan madrildarrak Eusko Gudariak kantatzia be 🙂 Bai bai, honekin be flipau giñuan.

Ez dago legerik segwayxendako, momentuz. Baiña batek baiño gehixagok begiratu zoskun aurpegi txarrakin… Bizikletan ibiltzia letxe dala esango neuke, hala eta be. Hori bai, jende asko hasten bada erabiltzen laster mugatuko dittue lekuak, seguru.

Probatzeko modukua. Gomendatzekua. Erostekua? ba ez, baiña behin edo behin erabiltzeko esperientzia politta.

Informaziño gehixago tramankuluana hemen: segway.es

One comment on “Segwayxa probatzen

  1. Iker(e)k dio:

    Aupa Iban,

    Zeuek bai elgetarrak…

    Badie urte batzuk lehen Eskoitzan eta oin Arrasaten En-medio izeneko enpresa dauela eta horrek be halako segwayetan ibiltzeko aukerie emuten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude