Orduz ez, lekuz nahasten zaren domeka hori

Txargain andreak blogean jartzeko esan aurretik 🙂

  • Domekan joan ginen hiru lagun “Txarriboda” ikustera. Bodarik ez, baina egun txerria bai, zotz! Hari bat doa eta titulua da: #NiTonTontoaNaiz.

  • Autoa Okendon aparkatu, 18:15. Sartzerakoan goia jo. Aparkaleku garestiaren sarreran geratu ginen ia-ia. Ondo hasi gara!
  • Vicotoria Eugeniara joan eta hiru sarrera erosi. “Ikuspen Murriztuko Eserlekua” zeudela bakarrik! Antzokia lepo. Zorionekoak @kepaer eta lagunak.

  • Ikusmen murriztukoak 15na euro. 20:00etan hasten zenez, ordu eta erdi kafea eta pasioa Donostian. Kafea eder askoa, portzierto @Sakona_Coffee

 

 

  • 19:45ean antzokira. Ateak itxita. Arraroa. 19:00etan hasi zela! gggrrrrr. Hala ere, barrura. Igogailua hartu eta pikulittaik hasi ginen antzezleei begira.
  • Ordua konfunditzea ere… Baina barrura! ikus-entzuleak barrez lehertzen. Eta han… aibala! Hori… Baina hori… Edo oso ondo egiten du parodia edo…
  • Ez, bera da! Alaska da, barren! Eta eszena kutre-kutrean Mario Vaquerizo! Eta hurrengo eszenan zein agertuko eta… Bibiana Fernandez! Baina-baina! Zer da hau?
  • 8 minutu ez genituen iraun eszenatokira begira Alboko Balkoitik. Kaka zaharra! baina ez antzezleei esaten zaien hori, benetako Kaka Zaharra!
  • Ba ez ginen orduz nahastu ez. Jarlekuzainak esan zigun lekuz ere nahastu ginela: “inork ez luke obra hau ikusi behar”. Garbi egin zigun berba.
  • Gazteszenan egon behar genuen 20:00etan, Egian. 🙁  Arrazoia zuen jarlekuzainak. Orain bai, barre (eta negar!) egiteko nahiko motibo!
  • Ikusteko geratzen zaizkit oraindik bai “Mami Lebrun” eta bai “Txarriboda”. Ez gara ez lekuz tronpatuko, redio! #TonTontoaIzanNaiz
  • Gordeko dut “Ikuspen Murriztuko Eserlekua”ren sarrera. Lehiatilakoak ere ikusi zuen gurea “ikuspen murriztua” zela! Redio! Holakorik! Fikziotik zero hari honek 🙁

Mea culpa, mea culpa, mea culp, mea culpa  x 1.000.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude