Euskara, ezberdinen arteko kooperazio

Titular horixe atera du Goienak.

  • Euskara: horrek elkartu dituelako MU-ko berbaldian. Eta elkartzen gaituelako.
  • Ezberdinen: ideologia, lurralde, izaera… Pentsa, baita futbol ekipo ere…
  • Kooperazio: Behar duelako euskarak kooperaziotik. Ekarpena zen Debagoienetik 🙂

Hitzalditik aterako zenbait ohartxo, hurrengo egunean.

  • Euskarak batu egiten du.
  • Hurrengo eguneko azalak…: Berriak handi, Noticias de Gipuzkoak ertain. DV eta Garan aipamenik ez azalean. Barruan denek, noski. Goienak titular nagusia eta argazkia.
  • MUk batzeko ideia izan du eta asmatu du formatuan. Goienak argazki nagusian ere sartu ditu, alkateen ondoan, Bixente Atxa eta Begoña Pedrosa paperean; Nekane Goikoetxea goiena.eus-en.
  • 5 auzapez 5 gizonezko.
  • Gidari Nekane Goikoetxea bost ikasleren laguntzarekin. Ondo. “ekitaldiko argazkiak
  • Michel Etchebeste? Etxebeste Noticiasek, Etxebest Berriak, Etchebest DV-k, Goienak Mixel Etxebeste. aiii, hegoaldetarrok nolakoak garen.
  • @juanmariaburto @josebaasiron @gorka__urtaran @enekogoia Mixel Etxebeste fitxatu barik dut Twitterren. Ia Twitterrek baduen 🙂 #5alkate euskaraz.
  • Asironek historia apunte interesgarriak. Aitzorrotx Nafarroako erresumaren gotorleku, 1223an Zuberoako 23 leinuk aitortu zutela Nafarroako Erresuma zirela… Gorka Urtaranek lagundu: “Nafarroako erresumatik gatoz guztiok” esanez.
  • @mkarmelep -i hartua: Interesgarria entzutea #5alkate haien autobiografia linguistikoa guztiokin konpartitzen. Erronka, elkarrekin eta euskaraz ekarpenak egitea.
  • Erabileran dagoela gakoa zioten bostek.
  • Kantuan amaitu zuten eta genuen: “bagare bagara”
  • Baionakoa eta Donibane Garazikoa falta. Euskara falta, alegia.
  • Hiriburuek asko egin dezakete.
  • Entzuleen artean Patxi Baztarrika eta Mikel Arregi. Baita Mikel Irizar ere. Eta Debagoieneko alkate batzuk: Eskoriatzakoa, Aretxabaletakoa, Antzuolakoa eta Oñatikoa.
  • Goiena.eus-en gehiago. Hiriak euskararendako gakoa direla esan dute alkateek.
  • Esaten dugu Euskal Herriko zortzigarren hiria Debagoiena dela :-)… lagundu genezake gakoa izaten.
  • Goienak streamin bidez eman zuen MUrekin elkarlanean. 800 lagunetik gora dira APP-a jaitsita dutenak eta horiek APP bidez jarraitu ahal izan zuten.
  • Bixente Atxa, Juan Mari Aburto, Joseba Asiron, Mixel Etxebeste, Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Begoña Pedrosa

    Bixente Atxa, Juan Mari Aburto, Joseba Asiron, Mixel Etxebeste, Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Begoña Pedrosa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude