“Apple, egin ezazu euskaraz ere” sinatu

Badabil ba eskaera bat sarean: “Apple, egin ezazu euskaraz ere” dioena. Laburtuta hau dio:

Kultura eta hizkuntzaren biziraupenerako, ezinbestekoa da egunero hizkuntza erabiltzea eta, jakina, teknologia arloan maneiatu. Beraz, gutako askok, ados gaude gure hizkuntza mundu globalizatu honetan teknologia gisa erabili behar dugula.

Beraz, Euskara Appleko sistemetan erabil ahal izan beharko lirateke, bere hizkuntza nagusi gisa, beste hizkuntzetara jo gabe eta sistema behar bezala erabiltzeko gai izateko.

Eta ematen du zer pentsatua. Zergatik hau eskatu beharrean ez pasatu beste sistema batera eta han euskaraz jardun? Ba egongo da hori egingo duenik eta ederto. Hala ere, eskaera sinatu dut ze badakit jakin hainbat arlotan oso zabaldua dagoela Apple eta ederra litzatekeela euskaraz ere egotea.

Windows ere halatsu zen orain dela hainbat urte. Ez zegoen euskaraz eta gaur gaurkoz euskaraz ere egotea ona dela inork gutxik jarriko du zalantzan. Halatsu ikusten dut Appleren kasuan ere eta horregatik egin dut eskaera. Koherenteenak diren sistema libreez haratago ere euskara sustatzea badagokigula iritzita sinatu dut.

Change.org-k jarraipena egiten du norbere bitartez sinatu duten pertsonena.

Horrela, zure jarraitzaileren (twitter) edo lagunen batek sinatzen duen aldiro bidaltzen dizu eposta bat esanez urliak eta sandiak sinatu dutela. Aluzinatu dut honekin. Horrela sinatu dute: Aranburuzabalak, Larrañakak, Tintxurretak, Condek, Martinek, Kaperotxipik, Aranak, Inuntziagak, Aranburuk, Txintxurretak, Irazabalek, Zeberiok, Herizek, Aldazabalek, Olazabalek, Permachek, Sarrionandiak, Lakak, Muñozek, Gisasolak, Gillegik, Urdanpilletak, Artetxek, Barruetabeñak, Respaldizak, Lekuek, Ezkibelek, Cascanek… Oso erraza da eta bizkorra. Egin klik:

“Apple, egin ezazu euskaraz ere” Sinatu eskaera

Mezua sinadurekin helduko omen zaio Appleko CEOari, Tim Cooki eta baita Apple enpresako presidenteari ere, Trudy Mullerri.

Euskara ez da negozio Applerendako, antza. Negozioa balitz ez legoke eskaerak sinatzeko kanpaina beharrik. Zer lortuko dugun enpresa jende honengatik? Auskalo! Baina eskatzea ere libre da-eta… Nik nahiago eskatzea. Baita hemen gaudela adierazteko bakarrik bada ere.

Laster gara 15.000 sinadurako multzoa. Animo!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude