Gaur bi bider egin dut antxitxika eta biak aldapa latzetan. Lehenengoa Araban, Untzillan; Bigarrena herrian, Elgetan, Uberatik gora.
Bigarren hau dakart blogera. Goibeko Euskaltzaleon Topagunearena zen kilometroa (Hemen Elgetako Lekuko aldaketak). Goibekotik, hala ere, erabaki dugu Espaloia Kafe Antzokia kudeatzen dihardutenei ematea aukera gurekin batera egiteko metro horiek. Batirtzek eta Nazarak eginahalak egin dituzte. Serio demonio! Ikurrin eta guzti ez dira agertu ba!
Batirtze Argentinakoa da bere azento ezkutaezinarekin; Nazara, berriz, Tenerifekoa Soraluzen bizi den arren. Badira hamabost bat egun Korrika zer zen azaltzen egon nintzela Tenerifeko Nazarari. Ezin zuen sinistu! ¿Correr? ¿Así sin más? Gogoratu naiz bai Argiako lagunek bultzatuta egindako kanpainaz ( Azalduko diogu munduari zer den Korrika ) Pentsatu dut neure artean Guantxeren bat pozik legokeela Nazara antxitxika ikusita… Pena XVIII. mende inguruan galdu izana guantxera. Berak ere ez du historia hori bizi izan. Esan diot euskararekin ez dugula horrelakorik gura-eta… Y todas a correr berak, barrez.
Hori bai, ni moduan haiek ere ez dira ba gimnasiozale amorratu-eta… 300 bat metro egin orduko: plof! Asmoa zen beraiek pasatzea lekukoa niri. Handik ordubetera jaso dut bien whatsappa:
Eskerrik asko ivan!!! Barkatu por haberte fallado. No he podido. Aurrera euskera. Gracias y lo siento.
Kale egin? Baina gurekin etorri dira-eta euripera, antxitxika egitera, beste egiteko batzuk lagata, nire txorreo guztia aguantatu dute aurreko egunetan… Bejondaiela! Horixe da behar duguna, euskaltzaleak eta euskahaldunak.
Bat dator “Elgetako Goibeko euskara elkartea” izatetik “Goibeko Euskaltzaleon Topagunea” izen aldaketarekin ere. Hor dugu lana egiteko, guregandik gertu dauden eta euskaldunak ez diren lagunekin egon behar gara gehiago. Zabaldu. Gure kartolak zabaldu. Beraiek prest daude, poliki eta letra onarekin, baina hor dugu lana.
Gaur almuadarekin kontsulta egiteko gaia, lankideok egin dugun Goienaren kilometroa gogoan: zer egin behar dugu euskara hutsezko hedabideok euskaltzale hauek euskahalduntzeko? Zer dago gure esku?
No me canso de repetir Eskerrik asko Ivan Aranzabal !!!!
Esto a sido un primer paso para que todos los vascos sepan que somos de otros sitios del mundo pero queremos y respetamos el euskera .
Esta oportunidad no era para perderla , es una forma de ver que nos han dejado entrar en vuestro historia.Y a pesar de varios inconvenientes ahi estuvimos.
La vida es un ida y vuelta ,mi familia se fue a Argentina y yo naci alli ,pero he vuelto a mis raices y estoy orgullosa de que me permitan ser parte de vosotros.
IVAN tu abrirste esta puerta ,aurrera !!!! no permitamos que otros la cierren.ESKERRIK ASKO IVAN !!!