Ezin izan nintzen egon Eneko Barberenak eman zuen hitzaldian. Ikusteko gogoa banuen, hala ere. Eta zelan Topagunekoek bideoan grabatu zuten… Handik ekarri gura dut esaldi bat, Argian agertu zena 2014ko maiatzaren 18an:
Ene sentsibilitatea pizten duena, libertitzea da. Enetzat, konparazione, Libertimenduan (antzerki molde bat) goizetan, musikariak jiten direlarik, gure arteko solasak eta adiskidantza, plazer hori ere da Libertimendua. Esplikatzen ez diren une horiek parte handia dute gure kulturarekiko maitasunean. Kultura eta euskara memento horretan bizi dira.
Eta guztiz ados nago! Gaztetxean, kultura elkartean, Espaloian… zerbait bizi izan badugu plazerra da eta momentu horietan gauzatu da bereziki. Nik lehen esaten nuen Espaloia Kafe Antzokia alde egoistenetik zela mesedegarrien, hau da, ikuspuntu egoistenetik ere behar nuela horrelakorik. Eta mesede gehien kulturaren bueltan lan egiten zuenari egiten ziola, saltsan dabilenari. Hori esan ostean zetorren gero beste diskurtso oso bat etab., baina hara! nik egoista moduan definitzen duena zein ederto ekarri duen Barberenak Antton Lukuren aipu batekin.
Hitzaldian beste hainbat pasarteĀ interesgarri daude, plazer baduzue:
[…] Kultur-saltzan jardutearen plazerra Iban Arantzabalek blogean egindako hausnarketa, Eneko Barberenaren hitzaldia eta Antton Lukuren aipu batetik abiatuta […]