Atera dugu PUNTUA eta pozik gaude, ezin uka: harrera oso ona izan du, genituen espektatibak gainditzeraino. (lehen alea bistan, pdf-an)
Esango nuke arrakastaren gakoetako bat dela bezeroek zer irakurtzea gura duten ondo aztertu izana. Denbora asko eskaini diogu bai galdeketa telefonikoari bai gertuko irakurleek ziotenari, enpresa barruko lankideei eta gertukoei ere galdetu zaie eta bereziki informazioa jaso dugu egin ditugun focus group edo iritzi taldeetatik. Gakoa edukian asmatzea izan dela uste dut. 48 orritatik dezente dira bezeroak irakurriko dituenak, seguru gaude.
Edukiaz beraien iritziak eman dizkigute (tonoa, alderdien zaratarik ez egotea, egunerokoari ez lotzea, familiarra izatea, ulergarria…) eta baita formatoaz. Bilduma egiteko baliagarri diren grapez, koloreez, orri kopuru handiaz, neurri eramangarriaz, paperaren kalitateaz, argazkiek duten ikusgarritasunaz, diseinu modernoaz, izenaren egokitasunaz, artikuluen luzeeraz… Denak jaso ditugu eta aztertuko ditugu, noski.
Ni pena batekin geratu naiz. Bagenuen beste elkarrizketa bat oso aurreratua. Neska euskalduna joan behar zen PUNTUAren azalean. Burka jantzita (begiak bakarrik ikusten zaizkion jantzia, zehatzago), begiak margotuta ere etorri zen… Ze pena. Berak gura zuen, amak ere bai, pentsatzen genuen anaiak emango zuela alto, baina aurrera. Eta heldu zen aita: “ez zara aterako, kito!”. Ez ginen erretratua ateratzera ere heldu.
Eta horrela geratu dira haren erantzun pilo bat atera barik. Aitaren agintari makulua ikusten zen elkarrizketan ere, ez zegoen titularrera ekarri beharrik ezer ze elkarrizketak erakutsiko luke 19 urteko neskak ez duela pentsamendua garatzeko bide errazik. Ez zegoen Parisen gertatuaz informatua, ez dute beren hizkuntzan ez den telebista katerik ikusten etxean, ia beti lagunduta ateratzen da etxetik…
Konturatu naiz gure galdetegian galdera iñozoak ere bazirela, esaterako: “euskarak balio izan dizu integratzeko…” eta erantzuna: “nik ez dut beharrik hemen integratzeko, bihar ez dakit non egongo naizen…”. Glups!
Badut pena, izan ere, berak aitortu zigun sekula ez zitzaiola burutik ere pasatuko bera aldizkari batean elkarrizketatuko zutenik eta nerbiosa eta pozik arteko sentsazioa zuela. Beragatik dut pena, elkarrizketak bazuelako mamitsua izateko aukera galderen erantzun loraturik jaso ez arren. Baita elkarrizketatzaileagatik ere, gure komunitateko kide bat baitzen harremana egin zuena eta elkarrizketa sinatuko zuena. Hurrengo batean.
Hurrengo zenbakiko azalean bestelako erreportaje bat aterako dugu. “Islama bakearen erlijioa” dela esango digute eta arkatzei balaz emandako erantzuna onartezina dela esango digute. Ikusiko dugu arkatzak darabiltzatela hemengo bizimodura hobeto egokitzeko hartzen dituzten eskoletan. Bi elkarrizketa ezberdin, bistan da.
Aupa, Iban!
Ze pena! Burka jantzita ala belo integrala (musua tapatzen dabena)? Kontu diferentiak dira, helburu bera badake be. Eta gurasuak nundarrak dira?
Kontua da erlijiñuak kontrolau nahi gaittuela, era baten edo bestian, eta ez dogu oso urriñera begiratu bihar ikusteko gure ama eta maman sasoietan ze burka ikustezin baiña psikologiko zeroien androk (eta gizonok).
Zapixan gaiñian berba egiñ ezkero, presiñuak badagoz, sozialak, haundixak. Baiña hau esaten dogunian europar begixekin begiratzen dogula arpegiratzen deskue.
Bo, gai konplikaua da!
Zorionak Puntua jaixo dalako eta ume osasuntsua eta edarra dirudixalako!
[…] Iturria: arantzabal.eus […]
Zorionak Iban, artikulu labur baina mamitsuagatik. Baita Puntuagatik ere.