Seguruenik arratsaldero saioa izateak eragin du eta baita erlojuaren kontra ez ibiltzeak ere. Hori “Airean” saioaren alde. Euskaltzain osoa elkarrizketatu zuten Euskadi Irratian, asko ez dela, “Mezularian”. Baina irratian ezin ba luzeegi jardun, antza (ia 7 minutu). Jaime Otamendik, aldiz, denbora hartu du, prestatu egin du elkarrizketa eta ez duela galderarik gorde ere esango nuke.
Telebistan agertutako elkarrizketatuak zein elkarrizketatzaileak eman dute eman. Ez da txapa bat izan, gustura entzun dut nik eta seguruenik han eta hemen ere entzungo zituzten 25 minutuak. Susmoa dut informazio askoren faltan jarraitzen dudala nik neuk, baina Ibon Sarasolak dena esan barik ere asko esan duela uste dut. Nahieranetik ekarri dut blog honetara. “Konta ezin diren gauzak” esaldia esan du Sarasolak eta egunen baten gehiago jakiteko esperantza ez dugu galtzen. Hemen elkarrizketa:
<iframe src=”http://www.eitb.com/eu/get/multimedia/embed/id/1824056/tipo/video/” width=”458″ height=”268″></iframe>