Hainbat saiakera egin ditugu Goienatik… Pena. Egongo da txikikeria irudituko zaionik, baina niri ez zait horrela iruditzen. Vocento taldeak eta ETB2-k atera dute Sergio Treviñorekin elkarrizketa. Esan behar nuen pena eman didala. Uste nuen kooperatiba taldearen baloreetan tokikotasunak garrantzia zuela eta baita hizkuntzak ere.
Guk ekarri ditugu gazteleraz esandakoak goiena.net-era. Hor daude irakurgai. Gustura egingo genioke elkarrizketa luze bat Fagor Taldeko arduradunei zein Mondragon Taldeko goi karguei. Saiatzen jarraituko dugu.
Nik ere gauza bera pentsatu dut. Pena eman dit, Fagorrek, gaiaren inguruko argibideak emateko, ez duelako tokiko komunikabideetara jo. Eta bestetik, euskararena. Ez dago Fagorren euskaraz azalpenak emateko gai den inor?
Eskerrik asko, Maria, iruzkinagatik.
Bai, nik uste dut bat baino gehiago daudela euskaraz azalpenak emateko moduan. Eta gure jardunean maiz egiten ditugu itzulpenak ere, behar izanez gero. Hori ez da arazoa.
Niri tristura sartzen zait. En fin.