Gero eta euskal kantu gutxiago.
Seguruenik agendan ere gutxiago daude, eta kezkagarria bada ere, kezkatzekoagoa da antolatzen diren horietan egoten den jende kopurua. Asko aurreratu dugu musikarien kalitatean, asko ekipamenduetan, zabalpenean… eta entzuleak falta!
Kerobiako Xabi Bandiniri irakurri diot Berria.info-n: “Ikusi dugu jende talde txiki batendako musika dela gurea”. Izena jarriko nioke horri: sorkuntza doitua. Sorkuntza doituan gakoak jarraitzen du izaten musika zaindua, letra pentsatuak, binilo edo CDak gutizia objektu izatea… kalitatea eta kalitatea. Gustatzen zait.
Oinarria sendo behar dugu emaitzak jaso eta kopuruak biderkatuko badira.