`Soinu bilduma´ potente egin dute Euskadi Irratian

Manu
Etxezortuk gidatutako saioan entzun ditudanekin blogeko sarrera hau.
Zehatzago, Nagore Telleriak ekarri ditu esaldiok. Ez dugu sarri entzuten
horrelako kazetaritza eta niri, zer esango dizuet ba, datsegit. Eta gogorren
etxekoekin, ez pentsa!

Entzutea gura baduzue (2:42:30ean):


Soinu
bilduman jasotakoak gutxi gorabehera:
 

A3, Paula Vazquez eta Carlos Sobera:

  • “Vazquezi
    ihes egin zion pentsamenduak eta  etorkinak
    ez zirela Españolak esan zuen ia nahi gabe”
  • “Ia
    soinekorik gabe geratu zen munduko ahots erreena duen aurkezle ilehoria”.
  • “Inor
    ez luke aztoratuko Paula Vazquez-ek titia erakutsita… aspaldi erakutsi zuen
    Sabrinak…”

TVE1:
Anne Igarteburu eta Imanol Arias:

  • “Instrukzioak
    spidifemarenak bailiran irakurri zituzten”.
  • “Onenak
    beraiek direla esan zuten. Ospitaleko gaisoez ez ziren akordatu, ezta psikiatrikoko
    eroez… baina bai arrantzaleez”.
  • “Diru
    problemarik ez daukatenek esaten dituzten moduko gauzak esan zituzten.”
  • “Ez
    dute patrikako minik ez Igarteburuk ez Ariasek”

ETB1:
atsuak

  • “Zenbat
    izango ote ginen garranxiak ez entzutearren mahatsak gazteleraz jan
    genituenak”.
  • “Atsoek
    garraxi egiten dute eta gainera, gipuzkoarrok lotsatzeko gipuzkera zabarrean
    hitz egiten dute”.
  • “Pentsamendua
    geldotzeko moduko saioa ETB1ean”.
  • “Inteligentziaren
    kontrako programa egin zuten Gabon zaharretan.”
  • “Zuzendari
    berriak gura duena egingo du programazioarekin, baina gutxienez debekatu
    beharko lituztke gaztelera eta euskara erabilita egiten diren txiste auskalo ze
    urtetakoak. Uste genuen duela 20 urte gaindituta genuela umore mota hau”.
  • “Norbaitek
    barre egingo zuen… jarraitu zuten builaka… Pello Zabala erabili zuten bufoi
    moduan…

ETB2, Africa Baeta:

  • “Vaya
    semanitako umoregileak gehitxotan ikusi ditugu”.
  • “Ezin
    etsi gure buruaz hitz egin gabe eta Africa Baetak horixe egin zuen”.
  • “Mahatsa
    jan aurretik ETB2an ere eman zituzten azalpen guztiak baina ez dakit norbaitek
    barre egingo zuen”.
  • “Txisterik
    maxiatuena erabili gabe ezin geratu”.
  • “15
    segundu behar izan zituzten urteberri on esateko. Lehendabiziko euskarazko
    hitzak Television Españolan entzun genituen, 3. segunduan”.

Ba
horixe, “Bakia, ongia eta onespena denoi”.

Ni
jarri naiz pentsatzen ea zer ikustea gurako nukeen, zelan egina, zeinek… eta
ez dut asmatzen. Benetan zaila iruditzen zait 23:45 – 00:15 tarte hori egitea. Ez
dut proposamenik eta gure familian telebistari begira jaten ditugu mahatsak.
Aurten atsuei begira, hurrengo urtean auskalo.

2 comments on “`Soinu bilduma´ potente egin dute Euskadi Irratian

  1. maria(e)k dio:

    Nik ere ez dakit tarte hori nola beteko ote nukeen. Baina, nik ere atsuekin hasi nuen urtea, eta, uste dut, ETBk hurrengo urterako zerbait oso diferentea pentsatu beharko lukeela. Ez gidoi, ez txiste….dena garrasia eta harrokeria. Lotsatzeko programa iruditu zitzaidan.

  2. maria(e)k dio:

    Ah, eta gero esketxak etorri ziren. Alkain, Patxi auto edo horrena egiten. Esaten zuen, machu pichu batzuk batzuk kontratatu dituela, eta haiek egiten dietela lana. Txikiak dira, monoak bezalakoak, eta erraz erraz sartzen dira auto azpian machu pichuak. Horixe esan zuen, jendeari barre eragin nahian. DESATSEGIT.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude