Kabalkada ikusi zuen 1937an. Gaurko dantza-pauso batzuk erakutsi dizkie irisartarrei 87 urteko aitonak: jauziak. Dantza gehiago ere ikusi ditugu arramoldatuta, musika errepertorioa arraberritua… eta edukia eta edukia. Herriko gaiak pil pilean: lurrak, eskubaloi giroaz gaindi ezer guti dela, euskal kulturaren inguruan ez dela fitsik, ospitalea, nortasuna…
Zinez plazer ukan dugu 2.000 inguru ikus-entzuleok. Herri bat Tobera lanean. Zorionak Jean Michel Nobliari eta irisartar guzti-guztiei. Bakoitzaren ekarpenarekin osatu dute aurtengo kabalkada, 75 urtean jokatzen ez zena Irisarrin. Seguru barrenak ere mugitu dituela eta eragina izango duela herri euskaldun bizitzan. Hunkiturik.
Argazki batzuk, han bizitakoa jasotzeko pobre geratzen direnak:
Ondo diozu Iban, antzerkia, dantza, musika, bertsolaritza… herri batek bere orainaz eta geroaz gogoeta egiteko erabilita, molde zaharrei erabilera berriak emanez, eta herri oso bat elkarlanean jarriz. Bikaina!
Biba zu argazki eta blog horrentzat ! Segi holo hola !
Joan, egia esan, argazkiak ez dira ez Pulitzerra irabaztekoak. Argazki kamerarik ez nuen eraman… iPhonearekin ateratakoak dira.
Hori bai, CC-by-SA lizentziapean dituzu.