Bizi genuena ez da erraz blog honetan
kontatzeko. Hainbat bideo ikusi ditut han eta hemen, eta ez, ez dute adierazten
han bizitakoa. Edo bai. Baliteke nik bizi nuena ez ikustea bideo horietan ze
hori hain da norberarena… Gaztetua eta kontzertuan sartua sentitu
nintzen. Lehenengo kantuan tuiteatu ere egin nuen, baina utikan aparailuak
bigarrenerako. Harrapatu egin ninduten.
Orain pare bat aste hasi zen zurrunbiloa.
Orduan enteratu nintzen ni Tito joan zela. Josu Zabalaren berri ere izan nuen,
bazebilela ikus-entzunezko bat gertatzen omenaldi txiki bat egiteko… Argazki
eta grabazio pilo bat zituen, baina bere izatean dago gauzak ondo egitea eta
gureganaino ere heldu zen galdezka. Guk, Goienan, bagenituen Arrasaten
egindako kontzertu grabaketa batzuk. Tito bera zen bezalako agertzen diren
WHS-ak. Ikus-entzunezko landua egin zuen Zabalak, egiten duen edozerrek izaten
duelako “Zabala” marka. Tonoan jarri gintuen denok eta ezagunago egin
zuen Tito Aldama hango gehienondako. Beragatik elkartu ginen eta elkartu ziren.
Egun berezia zenean hasi zen guztia, 00:00ak
pasatakoan, apirilak 29an. Egun horretan hil zen Johnny Brusco eta baita Tito
Aldama jaio ere. Gaueko lehenengo taldeak, Gobeo Bayk pare bat bider gogoratu
zigun zertarako geunden han. Arnasten zen giroa bazen
Titoren gertukoa eta edadeari begiratuta argi ikusten zen han zeudenak
ingurukoak zirela. Aretoa lepo beteta. Lehenengo taldearen eta mimo minututxo
batzuen ostean…
“Kaixo lagun guztiok, gu gara Hertzainak”
Kantatzen hasi zen Txanpi eta adrenalina gora
Garik esan zuenean: ¡que viejos estais, cabrones! propio jarri zioten
hanka-zurruneko mikrotik.
Emozionatu egin ginen hango gehienok eta
seguruenik baita Hertzainakeko taldekideak ere: Txanpi, Kike, Bingen, Gari
eta Josu ziren taula gainean, pare bat sasofoijotzailek lagunduta eta hasierako
kanturako Urdangarinek panderoa jota. Azken kantuan igo zuen Ruper Ordorikak
“ta ezer ez da berdin” kantatzen laguntzeko.
Bost kantu
Sei disko eta hainbat singletatik aukera
zabala zegoen ba jotzeko, baina badirudi saxoa entzun zitezkeen kantuak izan
zirela aukeratuak. Aspaldi entzun barik genituen kantuak Josu Zabalaren
gidaritzapean eta Gari frontman indartsuaren ahotsera:
- Hertzainak
- Eh txo!
- Rock&Rolla Batzokian
- Egunero
- Ta ezer ez da berdin.
Hertzainak bueltatuko den? Beti dago galdera
bera askoren buruetan…: “Isilik inola ez, hobe da abestu” kantatzen
hasi ziren, baina, nago, “ta ezer ez da berdin” izatea azkenengo
kanta ez dela ausazkoa izan. Ez, ezer ez da berdin, baina erakutsitako indarrak
hogei urte eta gero ere funtzionatuko lukeela ez dago dudarik. Hori talde onei
bakarrik gertatzen zaie. Besterik da momentu konkretu eta sentitu hautatik
kanpora kontzertuen zurrunbilo neketsuan hastea, hala ere. Gogor daude, topean, emateko
gogoarekin, osasuntsu… baina ez, ez dut ikusten aukera bat denik ere. Agur.
Eskerrik asko Aianai elkartekoei hau dena
antolatzeagatik, Helldoradokoei eta bereziki Josu Zabala eta Hertzainak-ekoei urrezko minutu horiek
erregalatzeagatik. Gogoan izango dugu apirilaren 19koa eta baita Tito Aldama ere
@iarantzabal zelako inbidixia!
@iturri: @txargain @iarantzabal Roberto Mosok pare bat bideo jarri ditu bere blogean. Erabili! http://t.co/HCh9Xi0L
“@magirre: @iarantzabal Besteok zuen kontakizun eta irudiekin konformatu behar. Asko gozatu dugu guk ere.”