Debagoieneko Tobera: zeresana emango du, seguru!

ToberaSarrerak.jpg

Testua, goiena.net ataritik aterata.

Arrasateko herriari epaiketa

2011-12-12 11:53:28 Eneko Azkarate

Bergarak Arrasateko herria epaituko du Inuzente egunean, Debagoieneko Tobera
antzezpenarekin. Bagara elkartearen ekimenez, Debagoienean lehengo
aldiz antolatuko da Tobera bat. Baina, zer da Tobera? Antzezlan
satiriko, ironiko, umoretsua da, kritikoa, baina modu eraikitzailea
egina. Iparraldean du jatorria eta Lasarten ere egiten dute. Lehen
aldiz, Gabonetan, gure ibarrean.

Bailarako hainbat pertsona
ezagunek hartuko dute parte, baita kanpoko batzuek ere. Helburua da
Amaia antzokia betetzea, ordu eta erdiko antzezlana ikusteko. Herritik
sortua eta herriko kontuez jardungo duena izango da antzerkia. Sarrerak 7
eurotan jarriko dituzte salgai aurki.

Tobera bat da herri antzezpen bat eta ezaugarri
nagusiak dira, esan bezala, kritika soziala, ironia, umore klabean eta
kariñoz egindakoak, modu eraikitzailean, baina esan beharrekoak esanda.
Hizkuntza ezberdinak erabiliko dituzte, baina %95ean euskaraz egingo da
eta bertako euskalkiak errespetatuz.

Pertsona ezagunak

Toberan zerbait epaitzen da eta daude epailea,
fiskala eta defentsako abokatua. Hiru paper horietarako aukeratu dituzte
Mikel Irizar (epailea), Eneko Barberena (defentsako abokatua) et Ainhoa
Agirreazaldegi (fiskala). Bailarako beste hainbat pertsona ezagunek ere
hartuko dute parte.

Finean, Bergarak, ondoko herriak, epaituko du
Arrasate. Baina, azken erabakia herri epaileak emango du. Bestalde,
idazkaria, prokuradoreak, estamentu ezberdinak… ere izango dira.

Desfile bat egingo da. Egingo dute dei bat, kalean,
hau da, anuntziatu egingo da epaiketa. Ikusmira sortzea da helburua eta,
teorian, giza populuak jakingura edukitzea juzgatuko denaz.

Arrasate, sinbolikoki

Arrasate, herria bera, da juzgatuko dena. Arrasatek,
sinbolikoki, daukan esangura, zentzu ezberdinetan: kooperatibak, Astore,
Ternua, janzkera, punkyak, euskalgintza, Caja Laboral, Lagun Aro… Modu
sinboliko batean, garbigailu eta hozkailu bat epaituko dira. Amaituko
dugu garbigailu bat erretzen, puskatzen.

Toberak, esan  bezala, Iparraldean du jatorria. Han
antzezten da mendeetan. Baditu, ordea, beste izen batzuk: Libertimendua,
Astolasterrak, Karrusak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude