Maiatzeko azkenengo asteburuan izango da (27, 28 eta 29) eta programa aurkeztu dute gaur. Mundumirako programa bete-betea dator eta Elgetako kaleak sekula izan ez duten jendetza jasotzeko prest daude.
Plazan kokatuko da
eszenatoki nagusia eta plazatik Salbador kalean, goraino, munduko janariak dastatzeko aukera egongo da. Debagoieneko herrietan urter-urtero izan den artisautza eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak, ere izango dute lekua Maalako plazatxoan eta
San Roke kalean. Espaloia Kafe Antzokian reggae musikako talderen bat eta baita hainbat dj ere izango dira.
Lau ardatz:
- Kalea da protagonista. Herriko kaleetan etengabe
izango dira jarduerak, kolorez eta musikaz beteko dira. Besteak beste,
izango dira gastronomia azokak, senderismo azoka eta munduko janarien
jaima. - Bost kontinenteetako musika. Munduko musikez gozatzeko aukera izango da; gaueko kontzertuak, kalejirak, egunez formatu txikiko ekitaldiak. Talde nagusia Los Delinquentes izango da, baina Kuba, Mozanbike eta Kataluniako taldeak ere izango dira, besteak beste.
- Mendia, natura, ondarea eta bidaiak. Aldi berean,
eskualdeko ondare kulturala eta naturala ezagutzeko aukera ere izango
da: senderismoko azoka, ikus-entzunezkoen proiekzioak, argazki
erakusketak, ikastaroak, mahai inguruak, mendi irteerak, irteera
kulturalak, Euskal Herriko Boulder txapelketa, BTT ibilaldia… - Gizarte ekimena. Foro solidarioan eskualdeko eta
Euskal Herri osoko Gobernuz Kanpoko Erakundeek garatzen dituzten
proiektuak ezagutzeko aukera egongo da. Jaialdiko kamiseta solidarioaz
ateratako dirua Debagoieneko GKEen proiektua bultzatzeko erabiliko da. Kamiseta ere polit askoa!