Bronka bota didate gaur Arte Ederren museoan

Argazki hau ateratzeagatik bota didate gaur bronka Arte Ederretako museoan. Aluzinatua geratu naiz. Ez nengoen Lazkanoren kuadro ederrei (benetan ederrak) argazkiak ateratzen (eta hau ere ez uztea…) ezta jendeari ateratzen, ezta bertako poliziari, ez… Ez! Testua interesatu zait eta gura nuen testu hori izatea. Ba demaseko azalpenak eman dizkit bertako zinpeko zaintzaileak. Eta saiatu da logika aplikatzen ere debeku txatxu eta funtsbakoari. Hemen atera dudan argazkia zeuek juzgatzeko.

IMG_0988
Hori bai, telefonoak ahotsa ere grabatzen du eta hori egiteko ez dagoela debekurik… ingurukoak molestatuz testua altuan irakurtzea ontzat, argazkia ateratzea ez… gggggggggrrrrrrrrrrr. Ordua da museoetan agintzen dutenak ere 2011n sartu garela ohartzeko. Hango zaintzaile batek esan didanez Lazkanoren aginduak omen dira, baina museo guztian dago debekatua argazkiak ateratzea. Ez dakit nik…

4 comments on “Bronka bota didate gaur Arte Ederren museoan

  1. Marti(n)(e)k dio:

    “Gehiago pintatzen da begiratuz, pintatuz baino”. kontua da zer “pintatzen” duten zinpeko zaintzaileek museotan… Hurrengoan ere egizu “zerbait probokatzailea” eta berriro ere izango duzu “une azkar errepikaezina” eta “prozesuan tentsioa” biziko duzu 😉

  2. Elena Laka(e)k dio:

    Elena(e)k idatzia Facebook-en:
    “Debagoiena osoa egon gara asteburu honetan erakusketa hori ikusten! 🙂
    Debekua da idazkia idazlearen jabetzapekoa delako, eta idatzia erreproduzitzeko eskubidea bere esku egonik, ez duelako utzi.
    Hala ere hori karteltxo batekin adierazita egin zitekeen,ez zegoen bronka beharrik.”

  3. Anonimoa(e)k dio:

    Udan egon nintzen Tate Modern galerian, Londresen, eta nik bisitatu nituen geletan behintzat libre zen argazkiak ateratzea… han ez zegon halako arazorik.

  4. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Ez dakit zeinek idatzi duen aurreko mezua, baina nik ere antzerakoa dut gogoan.

    Moma museo ederrean egon ginenean erretratuak ateratzea libre zen. Eta ez nuen ekarri etxera Three musicians margolanari ateratako erretratua bakarrik, erretratua eta lamina ere erosi nituen. Wikipedian, aldiz, jarri dute erretratu bat museoan ateratakoa eta bapeza baino hobeto dela ez du zalantzarik.

    Lazkanorena? ezin jarri wikipedian. Grrrrrrrrrr.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude