Elkarrizketa honek denok harritu gaitu. Lehenengo eta behin kazetaria, Julen Iriondo. Gero errealizatzailea, soinu teknikaria… eta ikusi ditugun denok geratu gara ahozabalik. Horregatik ekarri dut blogera. Eskerrik asko, Oihan.
Oihanek dio:
Eta bigarrenez, azoka honetan komentatzeko kontzertu on bat, ileak tente jartzen dituen horietako, emozionatu ninduena eta Leteren “ni naiz” bertsioneratzera ausartu zirena. EITB-k pasatako bideoko kantu bat, “atsegin ditut”:
Aupa, Iban.
Pena ez elkar ikustea Durangon, baina ni joan nintzen goizean zu etxean zeunden…
Ederra Juleni eginiko elkarrizketa eta umearen jarioa. Eta Bide Ertzeani dagokionez 16an ditugu Donostian, Victoria Eugenian.
Bestalde, elkarrizketak gora eta behera, oraindik iltzatuta dut buruan Jon Irazabalen hitz hauek: “Aztertu genuen azoka ez egitea ere“. Izugarriak iruditzen zaizkit. Norena da azoka? Gerediagak zer uste du, beraiena dela? Horrela pentsatuz gero, oker dabiltza. Bertatik pasatzen garenok, egileek, eta abarrek esango genukeen zer esana, ezta?
Hementxe naiz berriro ere. Goiko komentariotik abiatuta, apuntetxoa idatzi dut blogean. Azoka (ez) antolatzeaz.
Zure bloga irakurri ostean irakurri dut erantzun hau.
Nire iritzia: Ez dago jokoan azoka egingo den edo ez. Azoka egingo da eta egingo du honek edo harek, hauek edo besteek, horrela edo bestela… Azoka egingo da ze azoka ona da, batez ere, euskararendako.