Euskal film ederra! Hunkigarria, sinesgarria, estereotipoak gainditzen dituena. Aktore onak, gidoi polita, inguruko paisaiak… Film ederra ikusi genuen atzo Eibarko Coliseo antzokian. Eta post hau idazten dut Arrasateko antzokira animatzeko. Zinetik gustura irtengo zarete, seguru!
Trailerra hemen:
Jose Ramon Argoitia geratuko da seguruen kerizpetan, baina demasa da egiten duen lana. Zer esanik ez Itziar Aizpurua eta sorpresa eman duen Mariasun Pagoagarena. Prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian Arrasaten. Han egon da Goiena.
Amaia Antzokirako gonbita:
Ez galdu aukera! ordutegiak-eta pdf-an arrasate-mondragon.org webgunean. Bestela hauek dira orduak eta egunak: Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, domekan 19:30ean: eta, astelehenean
20:30ean emango dute filma. Gainera, domekan protagonistak eta
zuzendariak Amaia antzokian bertan solaserako prest.
Sinopsia:
Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, ,nerabezareko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den artee. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?
Info gehiago http://www.80egunean.com
AmatiƱori irakurri diot gaur filmaren gaineko mezua titulu honekin “zure beharra daukat”.