Zabortegia jarri behar dutela gu bizi garen inguruan! alarma!; kartzela eraikiko dute hemen bertan; zoro-etxe bat ei doa gure baserriaren ondoan; metadona banatuko dute etxapean; ziklo konbinatuko plantarik ez, e?; eta klaro: farola bat ez jarri nire leihopean deskuidaduta ere! eta zabor edukiontziak nire etxepean ez, baina urrunegi ere ez… Ze klaro, nire eskubideak, nire bizi kalitatea, nire umeen segurtasuna, nire etxea, nire bizitza, nire…
Ondo, logika baten barruan daude ezezkook, baina zer egiten dugu benetako arazoak konpontzeko? Kontua da gertu gertuan pasatu arte ez dugula arazoa dagoenik ere antzematen, baina… baina arazoa GUREA da, NIREA izateaz gain.
Ezin nezake nik esan Aixolan ezetz! Jarrera guaia dela esango didazue batzuek, baina horrela ez dela azalduko dut:
Lagun on baten 17 urteko semea egon daiteke horrenbeste zeresan sortzen duen etxean. Ez nabil kasu hipotetiko batekin: lagunaren semeak mehatxatu egin ditu gurasoak, lapurtu egin die gurasoei, etxetik ospa eginda egon da, drogak kontsumitzailea da eta pasatu ere egin ditu inoiz, ertzain etxean denuntzia jarri behar izan dute gurasoek beraiek… Ezin dugu jarraitu egoera hauei bizkar emanda. Aixola moduko zerbitzuak behar ditugu. Edo ezezkoan daudenek zein irtenbide dute nire lagunaren egoeran dauden guraso eta seme-alabendako?
> Aixola Aldundiaren ardurapekoa da. Sinistuta nago ahaleginak eta bi egingo dituztela arazorik egon ez dadin. Edo zer gura dugu harresi bat eraikitzea Gipuzkoan? gure neurrira ez dagoena bota? guk erabakiko dugu nork duen ph neutroa eta zeinek ez?
> Datuak hor daude, hala ere. Ez dago ezkutatzerik. Debatik datozen datuak beldurra eragiten dute. Bilera informatiboetan jendeak agertutako beldur horrekin bat egiten dut eta auzokideak ditut buruan eta ez gaiarekin bazterrak nahastu gura dituztenak.
Beldurrez gaindi, uste dut gizarte moduan dagokigun egitekoa dela neska-mutikook heztea.
Gaurko egunez atera da idatzi hau Goienkarian eta gaur bertan dihardugu beste notizia hau lantzen: Hiru zaindari zaurituta Aixolako zentroan izandako istiluetan.
Bi hedabidetan entzun ditut, dagoeneko gezurrak. Duten zigorrik handiena Aixolara bueltatzea dela diote. Ez da egia.
Epaileak erabakiko du ia istilu sortzaileak Espainiar Estatuko beste etxe batzuetara bidali (Aixolatik joan dira Malagara, esaterako) edo zuzen-zuzenean adin txikikoen zentroan sartu, Zumarragan (delitua egin dutenak bakarrik daude hemen).