Esperientzia oso polita bizitzeko aukera izan dut zubi honetan. Azoka bizitzeko hirugarren modu bat. Stand-aren barruan izan naiz urte batzuetan, kanpoan ere bai bisitari, oraingoan komunikazioan lan egitea tokatu da. EITB3k, Hamaikak eta GOITBk elkarlanean jardun dugu Azoka telebista egiten. Ahotsenea, haur literatura txokoa, Elkartegia, aurkezpen aretoa eta azoka bera ekarri ditugu pantailara eta jendeari erakutsi diogu azoka ez dela bakarrik liburuak eta diskoak. Asko ikasi dugu eta konturatu gara balio duela egiten dugunak:
Astelehen arratsaldea zen, guk Esne Beltzaren bideoa sartu genuen Azoka telebistaren pantailan eta jendea pegatuta geratzen zen. Gure bulegotik ikusten genuen jendea geldi zegoela pantailari begira. Tira, hori ere ez da hain nekeza edukia ona denean, baina hara zer gertatu zitzaigun:
Andrazko bat bere alabarekin etorri zen eskaileretan gora. Bideoklip polit bat ikusi zuela pantailan-eta. “Zein stand-etan dago salgai DVD hori? orain bota duzuen hori non dago? nor erosi daiteke?”
Horratx! Googlek aukeratzen du gure nabigatzailean zein publizitate erakutsi eta guk pantailan ematen dugun edukiak eragina du azokako karriketan dauden lagunetan. Zuzen-zuzen, bertatik bertara eta zintzo-zintzo. Horixe da Azoka telebista, Durangoko Azokak behar zuen garapen natural bat.
Oh.:
- Bai, jakin genuen diskoa erostera joan zela pantailan ikusi zuela esanez. Erosi ere egin zuen.
- Hurrengo urtean seguru sartzen garela zure nabigatzailean ere, Googleren antzera, zuzen-zuzen 🙂
Iban, Izas eta biok (Lekukom) azokako komunikazioan aritu gara aurreko hiru urtetan, eta aitortu behar dot, baina zuek egin duzuena zein Ahotsenea ekimena txalotzekoak pentsau jatela. Jarraipena emon bihar jake, azoka egunetan egoten dan potentzial hori guztia aprobetxatzeko esperientzia oso positiboak izan direlako. Gerediaga elkarteak datorren urtean kontuan izango dituelakoan nago;-)