Facebook-en gaineko artikulutxoa idatzi Goienkarian, orria pasa eta Andoni Urtzelai blogak hizpide hartuta. Titularreko esaldia bera edo beste hau: Interneten nabigatzeak gero eta antz gehiago du zakur-kakaz betetako kale batean ibiltzearekin… Gustura geratu da Urtzelai laguna. Paperean ateratzen diren artikuluek paperean ateratze hutsagatik zakur-kaka baino glamurosoagoak direnez… blogera ekarri ekarri dut 🙂
Hauxe artikulua oso osorik. :
Blogak
Ez daukat ezer blogen kontra. Are gehiago, hainbat bloglari lagunak ditut, eta tarteka-marteka hauen txokoetara bistadizoa ematera joaten naizela aitortu beharra daukat. Hala ere, azkenaldi honetan, susmoa daukat blogak ez ote diren zertxobait Belen-estebanizatu. Hara, azalduko dut arestiko boutade hau: Belen-estebanizatu diot orokorrean blogariek norbere bizitzaren pasadizoak kontatzeko baino ez dituztelako blogak erabiltzen. Eta kontu, ez diot nik hori txarra denik edo gaizki dagoenik, alla kuidaus, egin dezala norberak nahi duena norbere buruarekin!
Gauza da, ez dakit ba, bestelako bilakaera bat espero nuela nik txoko birtual hauengandik. Tira, ez dut esaten entziklopedia zientifikoak izan behar direnik, baina edozerk ere ez duela balio iruditzen zait. Izan ere, blogen baso honek horrela hazten segitzen badu, aurki zaila suertatuko da hontoak? sastraditik bereiztea. Apenas aurkitzen dut ezer interesgarririk blog hauetako askotan, kuxkuxeroak asetzeko lelokeriak baino ez kasu gehientsuenetan: bidaia argazkiak, edozeren inguruko gogoeta hutsalak… En fin.
Ozeano digitalean atentzio eske ari diren Robinson Crusoeak bezala ikusten ditut blogeroak, eta blogosferak, ostera, sare kulturaletik baino gehiago du Amsterdameko auzo gorritik: hortxe daude blogeroak, hango eskaparateetan emakumeak bezela, bezeroaren arreta nola edo hala piztu guran.
Eta iruditzen zait hau ez dela soilik blogen kasura mugatzen. Twitter, Facebook eta antzerako sare sozial-birtualek ere ez dute deus interesgarririk eskaintzen, hutsaren hurrengoa dira.
Finean, zera da kontua: Interneten nabigatzeak gero eta antz gehiago duela zakur-kakaz betetako kale batean ibiltzearekin…
Ederto esanda, Iban!
Paperean irakurtzen ditudan txakur-kaka asko, paper politena bilduta etortzen dira, amets eragiten didate, eta gero putza!
Blogak, blogak dira, inork ez du behartzen irakurtzera, jende mordo bat, baina pilo bat, ezagutzen dut blog bat inoz irakurri ez duenik, internetez sarri ibili arren.
Ez dakit zer espero duen jende honek, maisulanak (edo maistra-lanak?) Shakespeare eta Cervantes zibernetikoak?
Zer daukate gure kontra? Nork esan du blogosfera sare kulturala izan behar dela? Beharbada, berarendako gogoeta hutsalak direnak, guretako ganorazkoak dira. egunakari/aldizkarietako hainbat zutabe ere…..La mare de Deu!
Puta deitu digu, kakaz gain. Eta? Bezeroak dauden bitartean, prostitizioa ere egongo da! Kakarik ez egitea gaixotasun larria da! kaka barik ez dago osasunik.
Bueltatu dadila paperera e zer topatzen duen!
Etxera noa Urtzelaik dioenaz pixka bat pentsatzera. Ziurrenik blogean zerbait idatzko dut… 😀