Kafe ona zenbat lekutan dakite egiten ba?

IMG_0757Ederra ikastaroa! fenomeno egon gara La Brasileñarekin batera Espaloia Kafe Antzokiak antolatu duen dastatze-ikastaroan. Dastatzen hasi ginen, kafeak bereizten, Arabikoak gustatu zitzaizkidan gehien, usaindu, kolorea ikusi, probatu, ahoan erabili…  Hau dena kafetera txino batzuetan egindako kafearekin.

Gero etorri zen onena: tabernako kafeteran egin zituen kafeak Javier Garcia-k eta hamaika gauza interesgarri kontatu zituen Estatuko barista txapelduna den irundarrak. Hemen zerrenda eran akordatzen zaizkidanak:

Kafea

  • Neurri bat dago. Kafea denboran eta kantitatean neurtu daiteke. Batazbesteko bat (aldakorra da…) eman zuen: 30 mililitro egiteko 20-30 segundu artean beharko lirateke. 30 ml-tik gorakoa galduago dagoen kafea litzateke eta 15 segundotan kafea egiten badigu kamareroak malooooo!!!!! Komunera…
  • Kamarero onek, rutina maite dute. Beti modu berean egin daiteke kafea. Berdin egiten dutenak izango dute gusturen bezeroa.
  • Kafea egin ostean barruan geratzen den kafea konpaktatuta geratu behar da eta erraz askatu behar da kafe-hautsa botatzen den ontzian kolpatzean.
  • Kamareroek kontuan hartu behar dute kafe-hautsa jartzen den kazoa siku egon behar dela.
  • Presio egokia egitea garrantzitsua. Baristek Tamperrak erabiltzen dituzte eta saiatzen dira 15-20 kiloko presioa egiten.
  • Kafe-hautsarekin kazoa kafeteran jarri eta segituan eman behar zaio ON botoiari. Ez utzi kargatuta eta gerora eman.

Esnea

Mundu bat esnearen bueltan. Ni gehien harritu ninduena esnearekin jokatzeko zuen modua izan zen. Figurak eta egiten zituen kafe gainean, baina hori baino garrantzitsuagoa iruditu zitzaidan:

  • Ebakia ez da kafesne txikia. Kikara leporaino bete behar hori… azalpen bat du: jendeari gozoagoa gustatzen zaiola eta esneak asko gozatzen duela kafea… Baina hori ebakia baino kafesne txikia da.
  • Esnea ondo berotzen bada esne gutxirekin nahikoa da kafea gozatzeko eta edari gustagarriagoa lortzeko.
  • Beroketan dago gakoa: Zenbat kamarero ikusi ditugu esnea gora eta behera mugitzen lurrun lantzagailuan? Okerra! hori ez da egin behar. Bueno, garai bakoitzak bere jokatzeko modua duela esan zuen txistea eginez. 🙂
  • Lurruna botatzen hasi aurretik puntan izaten duen ur kopurua kendu. Lurruna botatzen hasi, ez ura.
  • Ontzia metalezkoa izan behar da, base borobilekoa ze horrek laguntzen du esneak zirkulua osatu, zurrunbiloa egin eta esne guztia tenperatura berera heltzen.
  • Esnea berotzeko ontzian lurrun lantzagailua sartzen dugunean kieto! Geldi eduki behar da pitxarra eta esneak egingo du zurrunbiloa bueltan-bueltan. 
  • Horrela eginda, ia bikoiztu egiten da esne kopurua. Ez nuen usteko esne kantitate batetik ia bikoitza lortu zitekeenik. Krisi denboretarako egokia eta baita gure dastamenerako ere. Zer gehiago?
  • Ebakia bitsarekin? Bitsa atera bada esnea erre dugula esan gura du. Krematsua egon behar da, baina ez bits askorekin.
  • Garrantzitsua: esnea berotzen hasi hotzetik abiatuta. Esnea hozkailuan gordeta egon behar da. Horrela lortuko dugu testura elegante bat.
  • Tenperatura? bero-beroa? Ez. norbaitek behar badu ebaki beroa hartzea taza berotu eta ez esnea. Esnea larregi berotuta galdu egiten da.
  • 65-70 gradu behar ditu esneak. Gozotasun maximoa gradu horietan lortzen da. 

Tabernako egiatzat ditugunak ere gezurtatuta ikastaro amaieran

    IMG_0742

  • Etxean egindako kafea hartuta ohera joan eta lo hartzea errazagoa da tabernako kafea hartuta egitea baino. Gezurra, etxekoak ur gehiago duelako eta kafeinak errazago egiten duelako efektua.
  • Ebakiarekin egin nezake lo, baina hutsa hartuta ez. Gezurra ze kafeina kopuru bera dago bietan.

4 comments on “Kafe ona zenbat lekutan dakite egiten ba?

  1. Gari(e)k dio:

    Jopelas! Ez nintzen enteratu hau zegoenik! Nere andrea izugarrizko kafezalea da eta bidaliko nuen.

  2. piban(e)k dio:

    Noiz errepikatuko da ikastaroa? Edo noiz emango du Iban Arantzabal jaunak bere esperientziaren berri prentsaurreko edo ekitaldi publiko batean? 😉

    Oso interegarria, bitxia eta berria idatzi duzun guzti hau. Asko gustatu zait, agian bigarren aldiz irakurri beharko dut ideiak sakonago geratzeko garunean.

    Niri ere kafea asko gustatzen zait eta uste dut nire gorputzak hain onartua duela ohera joan aurretik hartzen badut kontrako efektua egiten didala, hau da, kafeinak lo egiten laguntzen dit.

  3. gorka(e)k dio:

    Mota honetako dokumentazio gehiago nahi dut! Nik ere izugarri gustura hartzen dut kafea, baina inoiz ez nintzen jarri pentsatzen gauza hauetan… Ona!

  4. Desplazatua(e)k dio:

    Gogoratu naiz, Iban, Antzuolako Mox tabernan lanean ibili nintzanean zenbat kafe estilo zerbitzatzen nituen. Bakoitzak bere eran eskatzen zuen: hutsa, oso kargatua, ebakia tazan, ebakia basoan, ebakia esne hotzarekin, ebakia bitxik gabe (honek bazekien zerbait)… Baina neri ondoen ateratzen zitzaidana, zuk azaldu dozun eran izaten zen: “kafe-hautsa jartzen den kazoa siku-siku zela”, kafea estu-estu jarri, eta tanta sendoak ateratzen ikusi eta ia gorarte bete ostean katiluan, esne tanta bat bota. Kafe hori Inesek eskatzen zidan, “primerakoa” zela esaten zidan.
    Baina, aitortu beharra daukat: kafe makina zahar hark, kafea bikain egiten zuen; eta Ines bera ere kafea egiten aparta zen: berak erakutsi zidan;-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude