Korrika 16 pasatu denean akordatu naiz berriz New York-ekin. Antxitxika egiteko bi urte jantzi barik nituen zapatila zuriak atera eta Durango eta Abadiño arteko bidea egitera joan ginenean. Zapatila horiek dira saskibaloian jokatzeko erabiltzen nituenak eta hortik lotura, ez gure jokatzeko modua oso NBAkoa zelako… Sasoi baten Gigantes del basket aldizkariaren zenbaki guztiak erosten genituen anaiak eta biok. Afizioa beti izan dut, baina gaur da eguna pista galdu xamar daukadana.
New York-en ikusi eta ikasi nuen saskibaloia kirola baino gehiago dela: ikuskizuna da dena!
The New york Nicks eta Boobcats ikusten egon ginen. Madison square gardenera joan ia zer zegoen ikusteko eta kontzertuak-eta parean ez zitzaizkigun tokatu, baina bai NBAko partidua. Ondo, dena dago jendearen aisiari begira prestatua, dena da erosgai, dena dago anuntziatua, dena dago ondo telebisatua areto barrukoondako, artistak joaten badira pantailan agertzen dira, dantzariak bikain, kantuan ere egin zuen mutiko zorri batek eta zelan egin zuen, DJak minutu bateko tarteetan… eta horri denorri lotuta saskibaloia.
Merezi du kirol horren nondik norakoan interes minimoa baduzu. Barreneko argazkian ikusten den moduan nonbaiten jarri ginen, baina ondo egon zen. Bikain. Zenbat lagun sartzen diren pabilioi horretan? ez dakit, ez dakit. A! Knicks-ek galdu (105-114) egin zuen ;-(