New York: kokapena

Hamar egun egon gara 24 ordu bizirik dagoen hiria ezagutzen. Metro koadro gutxian mugimendu handia izan, eta gomendagarria dirudi norbere burua kokatzea haruntz-honuntza hasi baino lehen. Kokatzeko bi aukera:

Empire State: Dorre bikien faltan (zuloa ere ikustekoa da) eraikinik handiena da. Badute hiriburu honetan The Best izateko mania, burua galtzeraino. Astean 4,5 solairu eraikita 443,2 metroko bulegotarako etxea eraiki zuten. 14 lagun hil ziren guk 80. solairura 45 segundotan igo eta turismoa egin ahal izateko. (Marc Vidalek info gehiago). Gauez igo genuen eta argazki hau atera:

NYgabez

New York egunez: helikopteroan beste bat da zooma eta esperientzia beste mundukoa ez bada ere balio du sakonago ezagutuko genuen hiriburua azaletik ikusteko. Lehenengo goizean egin genuen 15 minutuko hegaldia. Asfalto eta zementu gune handia ere bada New York.

NYEgunez

Goitik ikusitakoak aurreratu besterik ez zigun egin zain genuen hiriburuaren magia. Hurrengo mezuetan argazkiekin lagundutako mezutxo batzuk egiteko asmoa dut, Juduen jabetzako BH dendan erosi genuen kamaratxo bat-eta. GPSduna erosi genuen, baina hiriburuan, behintzat, ez digu funtzionatu.

Hurrengo mezuok norbaiti interesatuko balitzaizkio ondo, bestela hemen geratuko dira idatzita, hurrengoan bueltatzen garenerako.

Bidaia hasi aurretik erabili dugun materiala oso txikia da. Hiruzpalau bat gida lagunek lagatakoak, baina bat erabili dugu gehien, Knopf mapguides New York. Izan dugun gida egokiena. Egondako lagunen mezuak eta heltzeaz bat facebook-en bidez eskatutako iritzia izan da gure ibileretarako laguntza.

One comment on “New York: kokapena

  1. Perea(e)k dio:

    Mezu hau Berria egunkarian agertu da gaur eta argazkiak ere atera dizkizute. Denon ibilerak ez dira hain famatuak ;-(

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude