Facebook gero eta erabiliagoa, baita bilatua ere

Hirugarren postuan dago “facebook login” Googleko berba bilatuenen zerrendan. Kuriosoa da. Hauxe zerrenda:

  1. sarah palin
  2. beijing 2008
  3. facebook login
  4. tuenti
  5. heath ledger
  6. obama
  7. nasza klasa
  8. wer kennt wen
  9. euro 2008
  10. jonas brothers

Nik ez dut horko izen bat ere topatu googlen, baina harritu egin naiz “Facebook login” hor egoteaz. Nik neuk ere orain urtebete baino askoz denbora gehiago pasatzen dut Facebook-en. Zerrenda atera dut hemendik: http://www.google.com/intl/en/press/zeitgeist2008/index.html Euskal Herrian zer den topatzen dena auskalo ze daturik ez dut topatu. Espainian topatzen dena gurean ere (hegoaldean) topatuko dela pentsatuta…:

  1. fama
  2. tuenti
  3. cintube
  4. facebook
  5. hi5
  6. fotolog
  7. myspace
  8. youtube
  9. badoo
  10. loquo

Sare sozialak zerrenda honetan ere bat baino gehiago. Hor egongo da mahatsa, antza, 2009an… Lagun batek esaten dit nerabeen kontu bat dela sare sozialen kontu hau, baina bai zera! nire sare sozialeko lagunek aspalditxo pasa zuten nerabezaroa…

3 comments on “Facebook gero eta erabiliagoa, baita bilatua ere

  1. leire(e)k dio:

    Urte barri on, Ibantxo!
    Nerabezaro fisikua aspaldi pasatakuak gaittuk, bai. Baiña mentala? Batzuk ondiokan aknia (granauk) burmuñian jitttuek, barren!
    Oin serixo. Facebook-eri ez jetsat ba nik zera hori topatzen. Gitxi
    ibiltzen nok, eta ikusten juat jentia badabillena, baiña iñoiz liburu
    kontuekin ibilli, aspaldixan ez sartu eta dana desagertuta jakat!
    Kuxkuxeau dot bestien gauzetan; halan da be, graziarik ez jetsat topau. Akaso akne mentala osatzen jaukat 🙂

  2. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Zenbat gustatzen jatan Ibantxo deitzia. Oso jende gutxik deitzen jostan-eta… 🙂

    Diñon: “baiña iñoiz liburu
    kontuekin ibilli, aspaldixan ez sartu eta dana desagertuta jakat”. Uste jonat Facebook justu liburuen kontrako oiñarri batian dagola pentsauta. Ointxe eginddako hori labur esan, lagunek zertan diharduen jakin azaletik, argazki bat edo beste ikusi… azaleko begiraturako uste jonat dagola preparatuago, justu liburuen sakontasunaren kontrara.
    Bueno, nik holan bizi jonat. Ez jotsanat irakurri iñori hori esaten, baiña nik neuk be azaletik jihardunat Facebook-en, eta akordautakuan sartzen non. Portzierto, 15 lagun jakanauz komunian 🙂

  3. leire(e)k dio:

    Igarri juat Ibantxo (je, je, je) azken aldixan, abandonauta euki izan
    dodala facebook, eta gero eta ezagun gehixagok egin destela klik. Baiña
    oso denbora luburrian, gero! 10 bat egunian! Berriro jarri ete dok
    modan?

    15 lagun komunian? ez dok makala, gero! seguru euren artian be izango
    dirala lagun! Ea komunian? Hirian izango dok, ze nerian bi kabitzeko be
    komerixak! Ai, ama! Hainbeste jente etxian eta ni konturatu barik! 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude