Thailandia, Txile, Estrasburgo… baina batez ere Paris dut gogoan, glamourdun txapelak jantzita egiten zituen konexio haiek. Gustatzen zait zelan egiten duen lan Vanessa Sanchez-ek. GOITBn ere elkarrizketatu genuen Ilunpean saioan eta gertukoa iruditu zitzaidan. ETB2n ere ikusi izan dut Teleberrin, eta ondo.
Penaz hartu nuen abuztuaren hasierako berria bi arrazoirengatik: Bata, Vanessa Sanchez kenduko zutelako aurkezle lanetik; bestea, zein eta Jaime Otamendi jarriko zutelako gaztelerazko jardunean. Biak ziren gustuko ez nituen albisteak. EITBko nagusiek izango dituzte arrazoiak, baina nire gustuekin ez zuten bat egiten. Astelehenean hasi behar zen Otamendi erdal katean, baina ez, momentuz, ez dugu entzungo. Irudi berria bai, baina aurkezlea lehengoa.
Horrenbestez, Sanchez-ek jarraituko du aurkezle Teleberrin eta gura nuke irakurri Jaime Otamendi euskarak errekuperatu duela. Irratiko goizetatik harrapatu ninduen saioa gidatzeko moduak eta telebistako elkarrizketa sakonak egitetik pasatu zen atzeko lanera, ETBko albistegiak zuzentzera. Ahots hori merezi du euskarak eta euskaldun askok eskertuko lukeelakoan nago. Lanera bueltatutakoan seguru han edo hemen jardunda ere mereziko duela entzuteak.
One comment on “Sanchez eta Otamendi”